UZTAILAK 2, SANTA ISABEL: AISIALDI-GUNEA ETA JATETXEAK IREKITA
Uztailaren 2a, osteguna, Santa Isabel eguna da, Usurbilgo zaindaria. Eta urtero bezala, Urbilek zurekin ospatuko ditu Usurbilgo jaiak.
Usurbilen jaieguna denez, jakinarazten dizugu lehen solairuko aisialdi- eta jatetxeen-gunea irekita egongo dela. Baina merkataritza-guneko beheko solairua eta hipermerkatua itxita egongo dira.
Bisita gaitzazu eta ospatu Santa Isabel gurekin! Jarraian, Urbilen gozatzeko planen ideia batzuk emango dizkizugu.
Urbilen gozatzeko planak
Bakarrik, bikotearekin, lagunekin edo familian plan ezberdinez gozatzea ezin hobea da. Horregatik, Urbilen xehetasun guztiak zaintzen ditugu, zure bisita erosoa eta dibertigarria izan dadin.
Aprobetxatu eskaintzen dizugun guztia zure plana ezin hobea izan dadin: aparkaleku estalia eta doakoa, zerbitzu esklusiboak eta doakoak, atseden hartzeko eta zerbait jateko jatetxeen-gunea, eta aisialdirik onena egun ahaztezin bat igarotzeko.
Bolo-plan bat eta joko gehiago Ilusionan?
Gipuzkoa osoko entretenimendu zentrorik handiena Urbilen dago. Ilusiona Urbil familia-aisialdirako zentro bat da, leku berean ondo pasatzeko jarduera ugari dituena. 2.500 m2 baino gehiago dituen espazio bat, publiko guztientzako mugarik gabeko dibertsiorako. Ezin hobea familian, zure lagun taldearekin edo bikotearekin gozatzeko.
Ba al dakizu barruan dagoen guztia? 12 bolo-pista, haurrentzako parke handi bat (bola-igerilekua, pista amerikarra, txirristak...), urtebetetze-areto pribatuak, 8 zuloko Mini Golfa, azken belaunaldiko arkade makinen gunea eta askoz gehiago.
Bazkaltzeko edo afaltzeko orduan atseden hartu gure jatetxeren batean
Dibertimenduzko ordu batzuen ondoren, zer hobe apur bat gelditzea eta gure jaetxeen-gunean atseden hartzea baino!
Urbilen hainbat aukera gastronomiko daude, gustu guztietarako: etxeko janari tradizionaletik hasi eta nazioarteko proposamenetaraino.
Zinemako arratsalde bat preziorik onenean: Deskontu bikoitza Urbilen App-ean
Nahiago duzu zinemako plan bat? Gozatu azken estreinaldiez Cinesaren pantaila handian. Gainera, Urbilen doako aplikazioarekin, bi deskontu esklusibo dituzu Cinesan!
Aprobetxatu %20ko deskontua leihatilan erositako sarreretan. Eta mokadurik gabeko zinemarik ez dagoenez, %10eko deskontua duzu tabernako produktu guztietan.
Deskontu hauetaz gozatzeko, abisatu Cinesako barrako taldeari eta aktibatu dagokion kupoia Urbilen App-ean.
UrbilBox: Deskontua duten aisialdi-planak
Azkenik, gogorarazten dizugu urte osoan eskura dituzula UrbilBox deskontua duten aisialdi-planak.
Oraindik ez al dituzu ezagutzen? UrbilBox-ak konbinazio desberdinetako aisialdi-sortak dira, prezio murriztuan! UrbilBox bakoitza 2 kupoik osatzen dute, Urbilen preziorik onenean plan oso batez goza dezazun. Helduentzako eta haurrentzako planak daude!
Kontsultatu aukera eta baldintza guztiak hemen.
Zure zain izango gara!