Urbil Google-eko "Barruko mapetan"

Urbil Google-eko "Barruko mapetan"
2020/06/15 - 13:50

Urbilek Google-en “Barruko mapak” zerbitzuarekin eraikin barruan zehar ibiltzen laguntzen die bisitariei.

Urbil zentro komertziala, lehenen artean izan da Google-en “Barruko mapak” zerbitzu berria eransten, telefono mugikorrentzako erabilgarria, bere helburua eraikin haundietan erabiltzaileen lekualdaketak erraztea izanik.Honela Urbil zentro komertziala zerbitzu berri hau erabiltzen duten lehenengo 67 eraikinen artean dago, hauen artean probintzi desberdinetako aireportuak, unibertsitateak, museoak eta hospitalak aurkituz.

Modu honetara, edonork Urbil Zentro Komertziala bisitatzerakoan, bere mugikorraren bidez jakin dezake momentu oro, non dagoen, denden informazioa, jatetxeak eta bere ondoan dituen zerbitzu guneak.

 

Google-ek dio

Google-etik beti erabiltzaileei informazio kartografiko osoa eskeini izan nahi diegu, galdera hauei erantzuten errazteko: "Non nago?" "Zer dut nire alboan?". Google Maps aplikazioak ibilbideak antolatzen laguntzen du, leku batera joateko behar diren argibideak eman eta kaleko irudiak isladatzen ditu auzo askotan. Gainera, "Nire kokapena" funtzioarekin non kokatzen zaren mapan jakin dezakezu.

Pauso bat aurrera eman dugu eta honekin barruko mapen ( http://support.google.com/gmm/bin/answer.py?hl=es&hlrm=en&answer=1685872...)aurkikuntza ezagutzea erraztu, hauek Espainian kokaturiko toki desberdinatko eraikinen barruko mapak izanik.

Erabiltzaileak zentro komertzial bat edo museo bat bisitatzerakoan, orientatzeko modu bat planoa begiratzea da direktorio estatiko batean, honek gure kokapena erakutsiz. Baina gaurtik aurrera, non zauden, ze solairuan zauden eta eraikinaren ze aldera zoazen jakin dezakezu zuzenean zure mugikorrarekin.

Hasieran 67 (http://support.google.com/gmm/bin/answer.py?hl=es&topic=1685871&answer=1...) kokapenekin elkartu gara probintzi desberdinetakoak eta hauen artean 31 merkatal gune, 23 aireportu, 5 unibertsitate, 3 hospital, 2 museo, 2 denda eta saltoki haundi bat daude, hauen helburua eraikin barrutik erabiltzaileei joan-etorriak erraztea izanik.

Google Maps 6.0 edo gehiagoko bertsio jarrita daukaten Android gailuekin erabili daiteke barruko mapak. Erabilgarriek zoom-a egin beharko dute eraikinetan, hauek barruko mapen aukera baldin badute, ezaguna den “seinale urdina” ikonoak modu automatikoan adieraziko du erabilgarriaren kokapena.

Ondoren, "seinale urdin" ezagunak erabiltzailearen kokapena adieraziko du metro batzuen eremuan eta solairuak jeistean edo igotzean automatikoki eguneratuko da zein solairuan dagoen momentu hortan adieraziz. "Nire kokapena" funtzioaren teknika berdinarekin dabil baina barruko espazioetara moldatuz. Lotura honetan agerraldi bat ikusi daiteke: http://youtu.be/Gy-DI_bWElg

Hemen (http://maps.google.com/help/maps/helloworld/index.html) Google Maps-en funtzio desberdinen informazio gehiago eskura daiteke.

Aplikazio hau mundu guztiko hamabi herrialde baino gehiagotan aurkitzen da eta erabilgarriek eraikinen 10.000 plano baino gehiagotaz gozatu dezakete.