IREKIERA BERRIA: LUA BASQUE, ESTILO PROPIOA DUEN MODA-DENDA
Bertako marken aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Lua Basque moda marka Urbilera heldu da, eta, irekiera berri honekin, Gipuzkoan duen presentzia sendotu du, markaren seigarrena lurraldean, dagoeneko dendak baititu Zarautzen, Eibarren, Ordizian eta Lekeition, eta bi Donostian. Erreferentziazko marka bat euskal modaren panoraman.
Kalitatezko “casual chic” diseinuaren alde egindako apustuagatik ezaguna, kalitatea, erosotasuna eta jasangarritasuna uztartzen dituzten jantzi dotore eta denboragabeen aldeko apustua eginez hasi zuen bere ibilbidea Lua Basque markak. Urbilen irekiera hau beste urrats bat da euskal modaren panoraman erreferentziazko marka gisa sendotzeko bidean.
“Zeure buruarekin gustura egoteak besteekin ez konparatzea eta bizitzan hartzen dituzun erabakiekin ondo sentitzea esan nahi du, zure jantziak barne” lelopean, Lua Basque markak arropa eta osagarri ugari diseinatu eta ekoizten ditu Europan, 'Lua teen' izeneko lerro propioaz gain.
Lua Basque dendan erosotasuna, joera eta jantzi paregabeak aurkituko dituzu zure egunerokotasunerako, armairu moldakorra, denboragabea eta nortasun handikoa sortzeko pentsatuak.
Kontsultatu hemen Lua Basque Urbili buruzko informazio guztia.