Abian Skateboards Urbilera heldu da

Abian Skateboards Urbilera heldu da
-
Zentrokoak
2021/12/09 - 10:00

Abian Skateboards Urbilera heldu da. Gaurtik 2022ko urtarrilaren 5era arte, Donostiako marka bat gehitu dio Urbilek bere eskaintzari. Tokiko markak garatzen laguntzea Urbilen DNA-ren parte da eta Abian da gehitu den marka berriena.

Taulak Arri eta Xaxiok ekoizten dituzte Getarian duten tailerrean. Taula bakoitza eskuz ekoizten da, baso jasangarrietatik datorren egurrarekin eta ingurumenarekiko konpromiso handiarekin. Gainera, zure taula guztiz neurrira egin dezakezu, zure beharretara egokitu dadin.

Ezagutu bilduma osoa Urbilen, adin guztietarako tailekin: haurrak, gazteak eta helduak.