Urbil Gureak-ekin

Gureak
Jatorria-ren helburuak
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/01/23 - 12:00

Pauso Berriak programaren parte gara hau sortu zenetik, hain zuzen ere, Atzegi eta Gureak elkarteek desgaitasuna duten pertsonak mundu soziolaboralean sartzeko sustatzen duen programa. 

Ekimen honi esker, gaur, oso pozik gaude gure langileen artean Óscar Guinaldo-rekin kontatzeaz 2009tik. Óscarrek garbitzaile eta mantentze-lanen azpikontratatuen laguntzarako zeregin garrantzitsua egiten du. Gainera, oso pozik gaude Oscarr-i kontratua berritu diogulako.

 

Urbilek “urteko atzegitzale” saria jaso zuen 2011n

Pertsonen gaitasunetan sinistu eta apustu egiteagatik, Urbilek 2011n onarpena jaso zuen diploma moduan, Óscarrek entregatu ziguna.

 

Pauso Berriak-eko formakuntza-taldearen bisita 2019an

Gainera, 2019an, Urbilek Pauso Berriak Programa-ren baitan dagoen lan-aurreko formakuntza-taldeko bost ikasle eta hauen formatzaileetako baten bisita izan zuen. Óscar-entzat egun berezia izan zen: garbiketa eta mantentze-lanetan laguntza emanez bere ohiko lanak utzi zaituen eta Pauso Berriak-eko formakuntza-taldeari harrera egiteko arduraduna izan zen. Merkataritza-guneko galerian, Óscar-ek bere eginkizunak azaldu zizkien, nolakoa den bere egunerokotasuna kontatu zien eta bere lankideak aurkeztu zizkien, lehenengo eskutik Urbilen bere eguneroko jardueraren errealitatea ezagutu zezaten, erronka honi aurre egin beharko baitie formakuntza fasea amaitzean, praktikak egingo dituzten enpresetan.

“Formakuntza programak pertsona bakoitzaren gaitasun eta lan-konpetentziak landu eta entrenatzen laguntzen du, baita oinarrizko gaitasun sozio-laboralak ere, enpresa ezberdinetan praktikak hasi aurretik”, azaldu zuen Susana Pastor-ek, Pauso Berriak-eko laguntza teknikoak, merkataritza-guneko arduradunei.

 

Óscar Guinaldok Urbilen lanean jarraitzen du. Horrela, Urbilek, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan dagoen Jatorria proiektuan, gizarteratzearekin duen konpromisoa indartzen du, non kirola, gizarteratzea, kultura, Euskera eta ingurumena bezalako eremuekin jarduten duen.