Klimaren arloan sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzeko jarduerak

Aldaketa klimatikoaren aurkako astea
Jatorria-ren helburuak
Klimaren aldeko ekintza
2020/01/08 - 10:00

ERAKUSKETA, JARDUERAK ETA PATINETE ELEKTRIKO BATEN ZOZKETA

 

2020ko urtarrilaren 8tik 17ra aldaketa klimatikoaren aurkako astea ospatzen da. 2019ko azaroan Cristina Enea Fundazioarekin sinatutako hitzarmenari esker , aldaketa klimatikoaren aurka elkarrekin borrokatzeko helburuarekin, sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintza ezberdinak gauzatuko dira Urbileko galerian eta gure sare sozialetan aste horretan.

Jarraian zehazten dizuegu ekintzen programa eta hauen edukia:

1.- “Klima aldaketa aldatuz” Erakusketa: urtarrilaren 8tik 17ra.

‘’Klima aldaketa aldatuz’’ erakusketa urtarrilaren 8tik (astelehena) urtarrilaren 17ra (ostirala) egongo da. Honako hau 15 panel elebidunez osatutako unitate didaktiko bat da. Bertan klima aldaketaren jatorria, bere ondorioak, nola eragiten digun eta bere aurka borrokatzeko egin behar ditugun ekintzak azaltzen dira. Erakusketa elementu tridimentsionalez osatuta dago, totemen baso bat itxuratzen dutena, non bisitaria informaziora helduko den era naturalean.

2.- Jarduera didaktikoak: urtarrilaren 11.

Urtarrilaren 11ean, larunbata, bi jarduera didaktiko egingo dira. Jarraian azaltzen dizkizuegu:

  • IPUIN KONTALARIA “Zuriñeren abentura”: 17:30etan.

Haurrentzako jarduera honen protagonista Tsunami Doktorea da. Honek, egun batean, Zuriñek (bere mundua desagertzen ikusten duen hartz polarrak) bidalitako gutun etsi bat bat jasotzen du. Bertan bere sorkuntzekin laguntzeko eskatzen dio. Haurrentzako euskarazko ipuin kontaketa saio honetan, txikienek Aldaketa Klimatikoari buruzko bitxikeriak ikasiko dituzte, modu ezberdin batean. Jarduera eskulan batekin bukatuko da, haurrek Zuriñe ahaztu ez dezaten.

  • FAMILIENTZAKO TAILERRA “Zer jokatzen dugu klima-aldaketarekin?": 18:30etan.

Jarduera hau publiko familiar batentzat zuzenduta dagoen tailer didaktikoa da, non era atsegin baten bitartez, Aldaketa klimatikoak planetako leku ezberdinetan bizi diren pertsonengan izaten ari den eta izango duen efektua aztertzen den. Aldi berean, perspektiba ludiko baten bitartez, alor ezberdinei ekingo zaie: hiritarrek burutu ditzaketen eintzak, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan duten efektua eta baita suposa dazakeen esfortzu pertsonala ere. Espazioa jolasen gela animatu batean bilakatuko da, hizlari berritsu batek animatuko duena. Bertan, Aldaketa klimatikoa ez dela zoriaren kontua ikasiko dugu, eta bere ondorioak ez direla batere onak.

3.- Sare sozialetan “Klima aldaketaren erronka”: urtarrilaren 9tik 16ra.

Saria: Patinete elektriko bat.

2020/1/9an kanpaina bat egingo da gure sare sozialetako profiletan: Instagram-ean @urbil_cc eta Facebook-en @urbil. Bertan, astean zehar (9, 10, 13, 14 eta 15 egunetan), aldaketa klimatikoari buruzko zenbait galdera argitaratuko dira, hiru erantzun posibleekin bakoitzarentzat.

Zuzen erantzuten duten personak patinete elektriko baten zozketan sartuko dira. Egingo diren 5 galderetatik, gutxienez 1 ongi erantzun beharko da eta irabazle bakarra izango da.

Urtarrilaren 16ra arte parte hartu ahal izango da, 12:00ak arte. Irabazlea www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan jakinaraziko da urtarrillaren 16an, 14:00tan.

Aldaketa klimatikoaren sentsibilizazio eta kontzientziazioa sustatzeko jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu.