ORIO ARRAUNKETA ELKARTEKO 4 KAMISETEN ZOZKETA

Orio Arraunketa Elkarteko 4 kamiseten zozketa
-
Zentrokoak
Local relacionado
2025/08/07 - 12:00

Orioko Arraun Elkarteko zalea zara? Urbilen bai! Horregatik eta nesken lan handia ospatzeko, Orio Arraunketa Elkarteko 4 kamiseta zozketatzen ditugu abuztuaren 7tik 18ra, Urbileko instagram profilean.

Zozketaren mekanika:

Gure Instagram-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc eta Orio Arraunketa Elkartea @croorioae.
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Idatzi “Aupa Orio!” iruzkinetan

Parte hartzeko epea:

2025ko abuztuaren 7ko 12:00etatik 2025ko abuztuaren 18ko 12:00etara.

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazlea/k 2025ko abuztuaren 18an, 14:00etan, jakinaraziko dugu/ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

Sariak:

Orio Arraunketa Elkarteko 4 kamiseta izango dira, 4 irabazlerentzat. 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleei instagrameko Urbileko profiletik jarriko zaie harremanetan, sariaren bila joan daitezen, eta NANarekin identifikatu beharko dira Urbileko Bezeroaren Arretarako Gunean, 2025eko irailaren 18a baino lehen, funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era), saria jasotzeko.

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen