GURE ZIRKUA-RAKO 20 SARREREN ZOZKETA

Gure Zirkua-rako 20 sarreren zozketa
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/10/23 - 12:00

Euskal Herriko zirku ospetsuenaz gozatu nahi al duzu? Badator GURE ZIRKUA Urbilera! Euskara hutsezko lehen zirkua, familiei eta adin guztietako publikoari zuzendua. 

Azaroaren 3tik 19ra (ostiral, larunbat eta igandeetan bakarrik), GURE ZIRKUA zirku-ikuskizunak 14 emanaldi eskainiko ditu Urbilen kanpoaldeko aparkalekuan egongo den karpan. Zehazki, emanaldiak azaroaren 3, 4, 5, 10, 11, 12, 17, 18 eta 19an izango dira. Ikuskizun honek zirkuko osagai guztiak biltzen ditu (malabareak, trapezistak, magia, argiak, musika...), euskal kultura eta euskarazko ikuskizunak aldarrikatzeko helburuarekin, KonpromisoUrbil Proiektuaren baitan Urbiletik babesten ditugun balioak.

Eta Urbilen zuk aisialdi onenaz gozatzea gustatzen zaigunez, urriaren 23tik 31ra, Urbilen doako aplikazioan, 20 sarrera zozkatuko ditugu GURE ZIRKUA-k Urbilen eskainiko duen emanaldietako batez gozatzeko.

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Sustapen esklusiboak atalera jo.

  3. Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

  4. Aktibatu zozketaren kupoia: GURE ZIRKUA ZOZKETA.

 

Sariak:

20 sarrera GURE ZIRKUA-k azaroaren 18an, arratsaldeko 16:30ean, Urbilen eskainiko duen emanaldirako.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko urriaren 23ko 12:00etatik 2023ko urriaren 31ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko urriaren 31n, 14:00etan, jakinaraziko ditugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko Urbilen izango den GURE ZIRKUA zirku ikuskizunerako 20 sarreren zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak honako hauek dira:

  • Eneko Gorostiaga
  • Ana Murillo
  • Estibaliz Román
  • Pedro Angel Llamas Ferrero
  • David Rodrigo
  • Sara Pérez
  • David Castiñeira
  • Isabel Mateos María
  • Juan Carlos Calderero
  • Juan Felipe Medina Martín
  • Olaia Abilleira
  • Laura Jerez
  • Juan Ramón Del Pozo
  • Irene Travesi Fernández
  • Paula Herrador
  • Tamara Hernández Godoy
  • Jose Mari Ilundain
  • Inma Arroyo
  • Estíbaliz Carmona Gutiérrez
  • Josune Eceiza

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko azaroaren 18a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

GURE ZIRKUA-REN EMANALDIAK URBILEN:

Hauek dira GURE ZIRKUA-k Urbilen eskainiko dituen emanaldiak:  

  • Azaroak 3 (ostirala): 19:00etan.

  • Azaroak 4 (larunbata): 16:30ean eta 19:00etan.

  • Azaroak 5 (igandea): 17:00etan.

  • Azaroak 10 (ostirala): 19:00etan.

  • Azaroak 11 (larunbata): 16:30ean eta 19:00etan.

  • Azaroak 12 (igandea): 12:00etan eta 17:00etan.

  • Azaroak 17 (ostirala): 19:00etan.

  • Azaroak 18 (larunbata): 16:30ean eta 19:00etan.

  • Azaroak 19 (igandea): 12:00etan eta 17:00etan.


 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.