6 VIP PASE ZOZKATUKO DITUGU "GO!AZEN"-EKO AKTOREEKIN ABESTEKO

6 VIP pase zozkatuko ditugu "Go!azen"-eko aktoreekin abesteko
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/09/08 - 12:00

Nahi al duzu Urbilen ETB-ko "Go!azen" telesail musikal ospetsuko aktoreekin abestu eta dantzatu? Has zaitez entseatzen! Irailaren 16an, larunbata, "Go!azen"-eko hiru aktore karaoke ekitaldi batean izango dira Urbilen, eta ondoren, nahi duenak haiekin argazkiak atera ahal izango ditu gure photocall-ean. Ez galdu ikuskizun musikal honetaz gozatzeko aukera! Animatu zaitez eta zatoz gurekin dantzatu eta abestera! Ekitaldirako sarrera doakoa da.

Gainera, irailaren 8tik 14ra, Urbilen doako aplikazioan, 6 VIP pase zozkatuko ditugu irailaren 16an Urbilen agertokira igo eta "Go!azen"-eko kideekin batera abesteko. Parte hartu eta irabazi horietako bat!

Jarraian, ekitaldi musikal honen programazioa zehaztuko dugu eta, gainera, zozketan nola parte hartu azalduko dizugu.

 

"GO!AZEN" EKITALDIA: KARAOKEA + PHOTOCALL-A (SARRERA LIBREA ETA DOAKOA)

Irailaren 16an, larunbata, "Go!azen" telesail musikal arrakastatsuko Malen Azpirotz (Iraia), Joanes Echeveste (Ibai) eta Julen Castillo (Koldo) Urbilen izango dira. Karaokea + Photocall batek osatutako ekitaldia da eta sarrera erabat librea eta doakoa izango da. Telesail ezaguneko aktoreak aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu eta, gainera, haiekin abesteko aukera eman nahi dizugu.

  • 18:00etan: KARAOKEA. Ekitaldia "Go!azen Karaokea" ikuskizun musikalarekin hasiko da, telesaileko aktoreek telesaileko abesti ezagunenak abestu eta dantzatuko dituzten karaokearekin. Baina adi! Oraingoan zure laguntza beharko dute. Anima zaitez eta zatoz gurekin dantzatzera eta abestera! Merkataritza-guneko elkargunean izango da. Beherago, 6 VIP paseen zozketan nola parte hartu azalduko dizugu, agertokira igo eta haiekin kanta bat abestu ahal izan dezazun.

  • 19:00etan: PHOTOCALL-A. Karaokearen ondoren, photocall bat egongo da, non telesailaren jarraitzaileek aktoreekin argazkiak atera ahal izango dituzten.

 

"GO!AZEN" ZOZKETA: 6 VIP PASE "GO!AZEN"-EKO AKTOREEKIN AGERTOKIAN ABESTEKO

Aipatu dugun bezala, irailaren 8tik 14ra, Urbilen doako aplikazioan, 6 VIP pase zozkatuko ditugu agertokira igo eta "Go!azen"-eko aktoreekin batera kanta bat abesteko irailaren 16an (larunbata) Urbilen eskainiko duten musika-emanaldian.

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Sustapen esklusiboak atalera jo.

  3. Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

  4. Aktibatu zozketaren kupoia: GO!AZEN ZOZKETA.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko irailaren 8ko 12:00etatik 2023ko irailaren 14ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko irailaren 14an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

Sariak:

6 VIP pase agertokira igo eta "Go!azen"-eko aktoreekin batera abesteko irailaren 16an Urbilen.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko irailaren 16an Urbilen agertokira igo eta "Go!azen"-eko kideekin batera abesteko 6 VIP paseen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak hauek dira:

  • Ricardo Diez

  • Nerea Saldias

  • Lurdes Chinchilla

  • Iñaki Rincón

  • Maria Del Mar Gallego

  • Araceli Holgado

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko irailaren 16a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).


 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.