Urbilek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkartearen Lasterketa eta Martxa babesten ditu

Urbilek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkartearen Lasterketa eta Martxa babesten ditu
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/04/29 - 12:00

Urbilek aurten ere Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak antolatutako ekimen solidarioa babesten du: 2023ko maiatzaren 21ean, igandea, Donostian ospatuko den IV. Lasterketa eta Martxa Minbiziaren Aurka Gipuzkoan.

Ekimen hau dela eta, apirilaren 29tik maiatzaren 5era, Urbilek 20 dortsalen zozketa jarri du martxan bere sare sozialen bitartez: Lasterketarako 10 dortsal Instagram-en bidez eta Martxa/Martxa nordikorako 10 dortsal Facebook bidez.

Dortsal bat irabazi ezean, Urbiletik Lasterketan edo Martxa/Martxa nordikoan hemen izena ematera animatzen zaituztegu

Kirol-proban bildutako diruari esker Elkarteak doako arreta eta zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izango du minibizia duten paziente zein euren senideei.

Modu honetan, Urbilek bere inguruko hainbat erakunderekin duen konpromisoari jarraipena ematen dio jasangarritasunaren inguruko Jatorria proiektuaren bitartez, Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena. Hala, merkataritza-guneak ingurumenarekiko, Gipuzkoako gizartearekiko eta euskal kultura eta balioekiko kezkak bere DNA-ren zati garrantzitsu bat betetzen duela erakusten jarraitzen du.