Urbilek garbiketa-produktu bioteknologikoak eta etiketa ekologikokoak integratu ditu, garbiketa arduratsua sustatzeko

Urbilek garbiketa-produktu bioteknologikoak eta etiketa ekologikokoak integratu ditu, garbiketa arduratsua sustatzeko
Jatorria-ren helburuak
Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria
Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
2022/03/24 - 14:00

Urbilek ‘Biogistic’ garbiketa-sistema integratu du merkataritza-gunean. Horrela, Gipuzkoako lehen merkataritza-gunea izan da garbiketa-produktu bioteknologikoak eta etiketa ekologikokoak integratzen.

Urbilek, produktu hauek erabiliz, garbiketa arduratsua sustatzen du garapen jasangarri baterako. Urbilen helburuetako bat ingurumenarekiko kontzientziazioa eta zaintza sustatzea da; horregatik, Usurbilgo merkataritza-gunea aitzindaria da garbiketa-sistema bat ezartzen, ingurumenean eragin negatiboa murrizteko.

Biogistic sistemaren garbiketa-produktuak mikroorganismoz eginda daude. Mikroorganismo horiek garbiketa eta desinfekzio eraginkorra eta iraunkorra bermatzen dute, eta erabat kaltegabea da ingurumenerako. Ingurumena ahalik eta gutxien kutsatzeko, Urbilek garbiketa-metodo hau erabiltzen du, errendimendu teknikoa eta ingurumenekoa konbinatzen dituena ECOLABEL etiketa duten 3 produkturekin.

Produktu bioteknologikoak eta etiketa ekologikoa dituen garbiketa-metodo hau diluzio-sistema batekin diseinatuta dago, eta ontziak berrerabiltzeko aukera ematen du, prozesuan plastikozko ontzi gutxiago egon daitezen. Gainera, narriaduragatik baztertu behar diren produktuen ontziak hiri-hondakinen plastikozko ontzien edukiontzira bota daitezke.

Ekimen hau NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuen artean kokatzen da, Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan. Horrela, Urbilek, beste behin ere, ekintzen bidez indartzen du ingurumenarekiko duen konpromisoa.