Urbilek bertako moda jasangarria bultatu du

Urbilek bertako moda jasangarria bultatu du
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/09/16 - 12:00

Bertako modaren eta moda jasangarriaren ikusgarritasuna areagotzeko asmoz, Urbilek Maider Alzaga, 'GK Green Fashion' moda jasangarriko kluster gipuzkoarreko kide den marka sartu du publikoarentzako erosketa-zirkuitu propioan, eta merkataritza-espazioaren barruan erosteko beste aukera bat bihurtu du.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren, besteak beste, Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria; Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea, eta Laura Chamorro, San Sebastián Moda Festival eta @gipuzkoademoda-ko zuzendaria.

Urbilek ingurumenaren arloan duen konpromisoa erakusten jarraitzen du hainbat ekimenen bidez, oraingoan merkataritza-guneko galerian bertan doako gune bat utziz, bertako moda jasangarria bultzatzeko, Maider Alzagaren sorkuntzen bidez.

Horrela, merkataritza-guneak bere ingurune hurbileneko eragileei laguntzeko lanarekin jarraitzen du, Konpromiso Urbil Proiektuaren bidez, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena.