Urbil AransGi-rekin elkarlanean, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea

Urbil AransGi-rekin elkarlanean, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/01/05 - 19:37

Urbil merkataritza-guneak, Jatorria izeneko gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuaren baitan, AransGi-rekin, hau da, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartearekin, lankidetzan jardun du.

Larunbat honetan, abenduaren 31, AransGi-ko haurrek Urbil bisitatu dute, CostaJump, gure tranpolin-parkean, gozatzeko. Merkataritza-gunera egin duten bisitan talde honekin detailetxo bat izateko asmoz, Urbilek merchandising-eko hainbat artikulu oparitu nahi izan dizkie familia horietako haurrei poltsa batean.

AransGi 1967an sortu zen haur gorren familia talde baten ekimenez, beren seme-alaben beharrei arreta egokiaren bidez erantzuteko asmoz.

Ordutik aurrera, AransGi-n Gipuzkoako gor guztien bizi kalitatea hobetu eta gorreriak pertsonaren eguneroko bizitzan eragiten dituen oztopoak arintzeko lanean jarraitzen dute. Horretarako, entzumen zailtasunak dituzten pertsonen alderdi mediko eta psikologikoez, bai eta hezkuntza, lan, gizarte eta familia alorrez ere, arduratzen dira. Gorrei eta beren familiei arreta orokorra eskaintzen die Donostia, Tolosa eta Bergarako beraien zentroetan.

Horrela, Urbilek bere ekarpena egin du pertsona gorren familien kolektiboarekin, hauek zentrora egin duten bisitan, ingurunearekin duen konpromisoaren barruan.