Behobia Txikirako dortsalen bilketa Urbilen

Urbilen txikienen artean kirola bultzatzen dugu. Horregatik, Urbil, beste urte batez, 2022ko Behobia Txikiren Babesle Ofizial bihurtu da, eta gainera, aurten ere, Urbil Behobia Txikian parte hartzeko dortsalen bilketa-gune ofiziala izango da.
Behobia Txikiko dortsalak jasotzeko egunak eta ordutegiak
Dortsalak azaroaren 4tik 11ra bitartean jaso beharko dira, Parfois eta Calzedonia-ren artean horretarako prestatutako espazio batean (zentroko galerian erdiko korridorean), eta egun eta ordutegi hauetan funtzionatuko du:
Azaroaren 4tik 11ra:
- Azaroak 4 eta 5 (ostirala eta larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Azaroak 6 (igandea): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Azaroaren 7tik 11ra (astelehenetik ostiralera): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Behobia Txiki Anoetako miniestadioan ospatuko da azaroaren 12an, larunbata, eta 4 eta 13 urte bitarteko 2.000 haurrek hartuko dute parte bertan.
Lankidetza horren bidez, Urbilek Origen-Jatorria proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du, oraingo honetan tokiko kirola babestuz, eta NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuak babesteko konpromisoa indartuz.