Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.

Gure ingurugiro-politika aurkezten dizuegu
Jarraian gure ingurugiro-politika aurkezten dizuegu: URBIL ZENTRO KOMERTZIALEKO INGURUGIRO POLITIKA
Plastikozko tapoiak biltzen ditugu gaixotasun arraroak ikertzeko
Urbilen plastikozko tapoiak biltzen ditugu gaixotasun arraroak ikertzeko. Horrela, tapoi kilo bakoitzeko, funtsak lortzen dira gaixotasun arraroak ikertzeko.
Klimaren arloan sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzeko jarduerak
2020/01/08 - 2020/01/17
ERAKUSKETA, JARDUERAK ETA PATINETE ELEKTRIKO BATEN ZOZKETA
Urbil euskeraren Txantxangorria ekimenarekin
2016az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Txantxangorri ekimenaren parte gara.
Atez ate hondakinak biltzeko sistema
Urbilen hondakinak bereiztearekin konprometituta gaude, 2010. urtean merkataritza-gunean Atez Ateko Hondakinak Biltzeko Sistema behin betiko ezarri aurretik.
Urbil Gurutze Gorriarekin elkarlanean odola emateko kanpainetan
Urbilen, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen odola emateko kanpainak babesten ditugu.
Urbilek maskotentzako janari-bilketan laguntzen du
Animalien Eguna zela eta, urriko bi egunetan elikagaiak bildu ziren animaliak adoptatu arte mantentzen laguntzeko.
Urbilek Gurutze Gorriari babesa eman dio jostailuen bilketa solidarioan
Urbil Gurutze Gorriarekin elkarlanean dabil "Bere Eskubideak Jokoan" kanpainan, jostailuak modu solidarioan biltzeko, familia kalteberei laguntzeko helburuarekin.
Elikagaiak biltzeko kanpainei laguntza
Urbilen Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren kanpainak babesten ditugu, gure sare sozialen bidez elikagaiak biltzeko hainbat kanpaina zabalduz, Urbilen espazioa utziz, etab.
- Previous page
- Page 14
- Next page