Orioko nesken arraun taldea Urbilen

Orioko nesken arraun taldea Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Genero-berdintasuna
Desberdintasunak murriztea
2022/10/01 - 17:30

Urbilek, Orioko Arraun Klubaren babesle gisa, Orioko emakumezkoen taldearen denboraldi bikaina eta azken garaipena ospatzen ditu. Urbilek, Origen-Jatorria proiektuaren baitan, urteak daramatza Orioko arraun taldeko nesken taldea eta Berdin Berdinak kirol inklusiboko proiektua babesten eta horregatik, oso kanpaina berezia prestatu du iraileko azken asterako.

Irailaren 26tik aurrera, merkataritza-guneko elkargunea horiz tindatuta egongo da, Txiki trainerua eta Orioko arraunlariek lortutako 12 banderekin. Gainera, urriaren 1ean, larunbata, arratsaldeko 17:30etik 18:00etara, Orio Arraunketa Elkarteko nesken arraun taldea Urbilen izango da babesa eskertzeko eta zaleekin batera argazkiak ateratzeko. Izan ere, Euskotren Ligako eta Kontxako Banderako irabazleak izan dira neskak duela gutxi. Edith, Nagore, Maddi, Ane, Itsaso, Helena, Amaia, Leire, June, Maialen, Ohiane, Eider eta Nadeth dira Orioko nesken taldea osatzen duten arraunlariak, Patxi entrenatzailearekin batera.

Gainera, irailaren 26tik urriaren 3ra, Urbileko Instagram-eko profilean Orio Arraunketa Elkarteko 5 kamiseten zozketa bat jarri dugu abian.

Urbilen oso harro gaude Orioko nesken garaipenaz eta pozik gaude larunbatean zentroan izango ditugulako.

Animatu zaitez argazki bat ateratzera irabazleekin!