Urbileko haurrentzako gunea

Urbileko haurrentzako gunea
Zentrokoak
Sector
Aisialdia
Local relacionado
2020/12/14 - 14:11

Ezagutu ezazu haurrentzako gure gune interaktiboa.

Etxeko txikienentzako gune digital bat sortu dugu. Haiek gozatu egingo dute, eta zuk erlaxatu eta haiekin gozatu ahal izango duzu.

Gunea hainbat jolasez osatuta dago, eta horiek no touch erara egokitu ditugu, pantailak ukitu beharrik izan ez dezaten.

Arbel interaktiboan marraztu ahal izango dute, edo hegazkina izatera jolastu, golak gelditu, F1 bat gidatu, lurrera erori aurretik fruta-ebakitzaile aditu batean bihurtu, hainbat agertokitan argazkiak atera eta zuzenean zure helbide elektronikora iritsiko dira, etab.

Hamaika aukera izango dituzue, eta txikientzat pozgarriak izango dira.

Hainbat gomendio ematen ditugu segurtasun-mailan: edukiera errespetatzea eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea gunea erabili aurretik eta ondoren, nahiz eta ez den pantailarik ukitu behar jokoek funtziona dezaten.

 

Jokoak aktibatzeko, honako hauek baino ez dituzu egin beharko:

  1. Deskargatu doako Urbil App-a: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen

  2. Eskaneatu zure App-aren QR identifikazio-kodea pantaila bakoitzaren ondoan instalatu dugun irakurgailuan.

 

Azkenik, esan behar dizugu gunearen perimetroa osatzen duten bankuek mugikorrerako kargagailuak dituztela... 

Familian goza dezazuela!