URBILEK ERE KLIMA-ALDAKETAREN AURKA BORROKATZEN DU

2019/11/27 - 12:16

Urbil merkataritza-guneak eta Cristina Enea Fundazioak, helburutzat Gipuzkoa osoan ingurumenaren babesa duen irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gaur goizean lan bateratuaren hitzarmena sinatu dute ingurumen eta klima gaietan sentsibilizazioa sustatzeko, bai eskola-publikoarentzako, baita Urbileko bisitari eta langileentzako ere. Sinaketan Javier Colorado Frías, merkataritza-guneko gerentea, eta Jose Mª Hernández, Cristina Enea Fundazioaren izenean, izan dira.

Merkataritza-guneak, ekologiarekiko konpromisoa sendotzen du horrela, bere erantzukizun sozial korporatiboaren proiektuaren esparruan, non kirola, gizarteratzea, osasuna eta desgaitasun intelektuala eta euskal kultura bezalako eremuekin ere jarduten duen.

Hitzarmeneko lehenengo urte honetan sartzen den programak, Urbileko galerian gauzatuko diren ondorengo sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak jasotzen ditu:

  • Klima-aldaketa aldatuz Erakusketa.
  • Tailerra Zer jokatzen dugu klima-aldaketarekin?
  • Ipuin kontalaria Zuriñeren abentura.
  • Gainera, Klima-aldaketaren erronka-n parte hartzeko aukera izango daUrbilek sare sozialetan dituen profiletan.

 

“Ziur gaude lankidetza-hitzarmen honek ondorio oso positiboak izango dituela herritartasunean. Edukazioaren eta sentsibilizazioaren bidez, aurrerapen handia lortu daiteke gizarte jasangarriagoaren eredu baterantz, ingurumena hobetzen duena, eta bizimodu jasangarriagoak sustatzen dituena”, adierazi du Hernández-ek.

“Oso pozik gaude Cristina Enea Fundazioarekin lankidetza hau gauzatu dugulako. Euren esperientziarekin, jasangarritasunerako eraldaketa sozial honetan eta gure bisitari eta ingurunean kontsumo-eredu jakitunago bat sortzen lagunduko digute, proiektu, kanpaina eta ekintzen bidez, non publiko guztiak parte hartzeko aukera izango duen”, esan du Colorado-k, merkataritza-guneko gerenteak.