ELIKAGAI BILKETA HANDIA

Elikagai bilketa handia
Jatorria-ren helburuak
Pobreziaren amaiera
Gosea zero
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/11/24 - 10:00

Konpromiso Urbil proiektua-ren baitan, Urbilen, berriz ere, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin bat egin dugu, elikagai-bilketa bat antolatuz, kolektibo behartsuenen beharrak arintzeko asmoz.

 

Azaroaren 24an eta 25ean

Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren elikagaien Bilketa Handia azaroaren 24an eta 25ean izango da. Behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzeko kanpaina solidario berri bat da.

Urbiletik azaroaren 24an eta 25ean Eroski Hipermerkatuko kutxa-linearen aurrean kokatuta dagoen bilketa-gunera gerturatzera animatzen zaitugu eta lagundu ezazu, ahal duzun neurrian, behar gehien duten pertsonei, premia handiko produktuak emanez. Gipuzkoako Elikagaien Bankua arduratuko da produktuak jasotzeaz eta gehien behar dutenei emateaz.

 

Zein motatako elikagaiak ekar daitezke?

Premiazko produktuak behar dira, baina elikagai bilketa honetako lehentasunak honakoak dira:

  • Azukrea
  • Kakao-hautsa
  • Olioa eta kontserbak
  • Haurrentzat elikagaiak
  • Pixoihalak
  • Gailetak

* Elikagai galkorrak eta edari alkoholdunak saihestea eskatzen da.

 

Elikagaiak biltzeko gunea:

Elikagaiak biltzeko gunea Eroski Urbil Hipermerkatuko kutxa-linearen aurrean kokatuta egongo da azaroaren 24an eta 25ean.

 

Urbil Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin

Elikagaien Bankuak jasotako janari eskaera guztiei erantzuteko zailtasunak dituenez, Urbiletik gipuzkoar guztiak animatu nahi ditugu elikagai-bilketan parte hartzera, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko boluntarioekin elkarlanean antolatu den bilketan. Ekimen honetan premia handiko produktuak emanez lagundu dezaketen pertsona guztien eskuzabaltasun eta elkartasuna eskertzen dugu.

Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileko hainbat erakunderekin konpromiso-lana egiten jarraitzen du, oraingo honetan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin bat eginez behar gehien duten pertsonei laguntzeko eta horrela, desberdintasunak murrizteko bere konpromisoa indartuz.

Konpromiso Urbil, gure jasangarritasun-proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan oinarrituta dagoena.