AISIALDIKO 5 PLAN BIKOITZEN ZOZKETA

Aisialdiko 5 plan bikoitzen zozketa
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/01/03 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Ezagutzen al dituzu gure UrbilBox aisialdi-planak? Urbilen gozatzeko deskontua duten aisialdiko esperientziak dira. Zure familiarekin edo lagunekin planik onenez gozatzea nahi dugu, eta, horregatik, Urbilen doako aplikazioan, aisialdiko 5 plan bikoitz zozkatuko ditugu, opari-kaxa politetan prestatuak. 5 plan desberdin ditugunez, mota bakoitzeko 2 aisialdi-plan zozkatuko ditugu, planaz nahi duzunarekin gozatu ahal izateko edo oparitu ahal izateko.

Gabon hauetan ez badakizu zer oparitu, oparitu UrbilBox esperientziak. Gogorarazten dizugu, urtarrilaren 5era arte, zentroko Moda Gunean (Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan), UrbilBox-en stand berezi bat izango dugula. Bertan, oparitzeko prest dauden kaxa politetan aisialdi-planak prestatuko ditugu.

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Sustapen esklusiboak atalera jo.

  3. Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

  4. Aktibatu interesatzen zaizun aisialdi-planaren zozketaren kupoia: URBILBOX ZOZKETA.

* UrbilBox-eko 5 kupoi ikusiko dituzu, 5 zozketaren baliokideak: kupoi bakoitza aisialdi-plan desberdin baten zozketa da.

* Interesatzen zaizun aisialdi-planaren zozketaren kupoia aktiba dezakezu. Nahi dituzun kupoi guztiak aktiba ditzakezu.

 

Sariak:

5 irabazlerentzako 5 aisialdi-plan bikoitz:

  • 2 OcioPlan (Zinema + Menua).
  • 2 OcioPlan Txiki (Zinema + Haurrentzako menua).
  • 2 SaltoPlan (CostaJump + Menua).
  • 2 SaltoPlan Txiki (CostaJump + Haurrentzako menua).
  • 2 SuperPlan (Zinema + CostaJump).

5 irabazle egongo dira. Irabazle bakoitzak 2 pertsonentzako aisialdi-plan bat eramango du (2 opari-kaxa).

 

Parte hartzeko epea:

2023ko abenduaren 26ko 12:00etatik 2024ko urtarrilaren 3ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2024ko urtarrilaren 3an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko aisialdiko 5 plan bikoitzen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak honako hauek dira:

  • 2 OcioPlan: Marije Letamendia
  • 2 OcioPlan Txiki: Oihana Benito
  • 2 SaltoPlan: Maria Alicia Gallardo Albarrán
  • 2 SaltoPlan TxikiMaria Luisa Pajares
  • 2 SuperPlan: Sonia Garcia

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2024ko otsailaren 3a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.