IPHONE 15 ZOZKETA

iPhone 15 zozketa
-
Zentrokoak
Local relacionado
2024/04/18 - 12:00

Urbilen zozketa handi bat jarri dugu martxan! Instagram-eko gure profilean, iPhone 15 bat zozkatuko dugu! Azken modeloa! Ez izan zalantzarik, eta parte hartu! Zorte pixka batekin eta ahalegin handirik gabe... zurea izan daiteke!

 

Zozketaren mekanika:

Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.

  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.

  • Etiketatu iezaiozu Urbilen momentu onenak partekatzen dituzun lagun horri zozketaren post-eko iruzkinetan. 

Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago iPhone 15-a irabazteko!

 

Parte hartzeko epea:

2024ko apirilaren 18ko 12:00etatik 2024ko maiatzaren 9ko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2024ko maiatzaren 9an, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Saria:

Saria 128 GB-ko iPhone 15 bat da (beltza). Hauek dira iPhone 15 berriaren ezaugarrietako batzuk: Dynamic Island interfazeak alertak eta jarduerak erakusten dizkizu denbora errealean, 48 Mpx-eko bere kamera nagusiak argazki harrigarriak egiten ditu eta USB-C konektorea bizitza errazteko iritsi da. Dena diseinu berritzaile eta oso gogor batean, masan tintatutako aluminioarekin eta beirarekin.

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2024ko ekainaren 10a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.