Garbigunea Urbil merkataritza-gunean

Garbigunea Urbil merkataritza-gunean
Jatorria-ren helburuak
Hiri eta komunitate jasangarriak
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/03/04 - 12:30

Urbilek hondakinak birziklatzeko zerbitzu berri bat jarri du abian. Birziklatzeko modulu bat da, -1 solairuan dagoena, zentroaren lurpeko sarbidean, hipermerkatuaren guneko arrapala mekanikoaren azpian, erabiltzaileen birziklapena errazteko eta sustatzeko.

Hondakinen ondorioz sortutako kutsadura murriztea Urbilen kezka nagusienetako bat da. Horren adierazle da merkataritza-gunearen lurpeko sarbidean kokatutako gune berde berriaren ezarpena. Hau inguruko hainbat erakunderekin lankidetzan sortu da, bisitariei euren etxetik kanpo arduraz birziklatzeko aukera emateko asmoz. 

 

Hondakinak birziklatzeko edukiontzi berria

Ekogras-ekin elkarlanean egindako metalezko edukiontzi berriak 6 bloke ditu, eta bertan, hondakin hauek utzi ahal izango dira: olioa, kafe-kapsulak, pilak, plastikozko tapoiak, tinta- eta toner-kartutxoak eta arropa. Birziklatzeko modulu berri honen bidez, gaikako bilketa indartu eta erraztu nahi da.

Urbilek bere inguruko erakundeekin lan egiten jarraitzen du kudeaketa arduratsu eta jasangarrian, Origen-Jatorria proiektuaren baitan, eta garbigune hau martxan jartzeko, zentroak hainbat erakunderekin lankidetzan jardun du. Jarraian azaltzen dizuegu:

  • OLIOA: Olioa biltzeko, Urbilek Ekogras-en laguntza du, hondakin bihurtu den elikagai-olioa birziklatu eta bigarren belaunaldiko biodiesela egiteko lehengaian eraldatzen duen erakundea. Hondakin batetik abiatuta, ingurumena errespetatzen duen bioerregai ekologikoa lortzen da, garapen jasangarriari laguntzeko.
  • KAFE-KAPSULAK: Kafe-kapsulen bilketa, aluminiozkoak zein plastikozkoak, Kafearen eskutik dator. Gainera, bigarren bizitza bat emango die bildutako kafe-kapsulei. Kafe-kapsulak eta kafe-hondarrak birziklatzetik lortutako materialarekin, Kafeak ekodiseinuko produktuak ekoizten ditu: loreontziak, edukiontziak, substratua, paperontziak...
  • TINTA- ETA TONER-KARTUTXOAK: Tinta- eta toner-kartutxoak biltzeko, Urbilek Bioservice-ren lankidetza du. Bioservice-ek enpresa desberdinekin lankidetzan dihardu, eta, prozesu mekanikoen bidez, materialak birrindu eta bereizi egiten dituzte, beste industria batzuetan lehengai gisa birziklatu eta berrerabili ahal izateko.
  • PILAK: Erabilitako pilak biltzeko, Urbilek San Marcos Mankomunitatearen zerbitzuak ditu.
  • PLASTIKOZKO TAPOIAK: Plastiko-tapoiak biltzeari dagokionez, hau Urbilek kudeatzen du. Urbilek plastikozko tapoiak biltzen ditu, gaixotasun arraroen ikerketarako. Horrela, tapoi kilo bakoitzeko, gaixotasun arraroak ikertzeko funtsak lortzen dira.
  • ARROPA BILTZEA: Azkenik, arropa-bilketa bi erakundek egiten dute: Koopera, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba (Caritasek bultzatutako Gizarte-Ekimeneko Kooperatibek eta Laneratzeko Enpresek parte hartzen duten kooperatiba), eta Remar Gipuzkoa Elkarteak. Horrela, bisitariek utzitako arropa erabiliari bigarren bizitza bat eman ahal izango diote.

 

Urbilek ingurumenarekin duen konpromisoa

Inauguratu zenetik, Urbil inguruarekin konprometituta egon da, erantzukizun sozial korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Izan ere, 2010.urteaz geroztik, Urbil hondakinak bereiztearen alde lanean dabil egunero, Atez Ateko zabor bilketa martxan jarri aurretik hondakin-bereiztuen bilketarako gunea ezarriz. Horrela, lankide baten egiteko nagusia bezeroek galeriako paperontzietan utzitako hondakinak eta zentroa osatzen duten lokalen hondakinak modu egokian bereizi direla ziurtatzea da.

2021eko martxoan, Urbilek bere erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko planaren irismena zabaltzea erabaki zuen, inguruarekiko duen konpromisoa handitzeko pausu bat emanez, Jatorria proiektua abiaraziz (orain Konpromiso Urbil deitua). Jasangarritasun-proiektu bat, zabalagoa, NBE-ko Garapen Jasangarriko 17 Helburuei lotutako jasangarritasun-ekintzak biltzen dituena; horien artean aurkitzen da etxeko hondakinak biltzeko ekimen berri hau, aldaketa jasangarriaren alde eginez.