Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen

Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/04/27 - 18:00

Larunbat honetan, apirilaren 27a, Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen izango dira arratsaldeko 18:00etan.

Ikuskizuna Zentroko Elkargunean izango da eta ordubete inguru iraungo du. Ekitaldirako sarrera librea eta doakoa izango da, Urbilen egiten ditugun jarduera guztiak bezala.

Gainera, emanaldiaren amaieran, haurrek euren pailazo gogokoenekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Pailazo maite hauen bisita dela eta, txikienentzako programazio berezi bat prestatu dugu. Jarraian, dena kontatuko dizugu!

 

Apirilak 19, 20, 21, 26 eta 27: Marrazketa-tailerra eta Zozketa Txiki Urbilen

Apirilaren 19, 20, 21, 26 eta 27an, gure Txiki Urbil doako haur-gunean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan kokatua, pailazoen gaia izango duen marrazketa-tailer bat eskainiko dugu etxeko txikienentzako.

* Ordutegiak:

  • Apirilak 19, ostirala: 17:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 20, larunbata: 12:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 21, igandea: 16:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 26, ostirala: 17:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 27, larunbata: 12:00etatik 17:00etara.

Marrazketa-tailerrera sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik plaza erreserbatzea. Haurrak iritsiera ordenean sartuko dira haur-gunera, edukiera bete arte.

Urbilen doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Oraindik ez baduzu, momentu batean deskargatu dezakezu, iOS baduzu hemen eta  Android-erako hemen.

 

Marrazki lehiaketa

Gainera, pailazoen gaia oinarritzat hartuz, marrazki lehiaketa bat jarri dugu abian. Bertan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek 5 kamiseta + DVD sorta zozkatuko dituzte zuzenean ikuskizunean zehar, apirilaren 27ko 17:00ak baino lehen Txiki Urbil haur-guneko begiraleei edo Bezeroenganako Arreta Gunean marrazkiak eman dituzten parte-hartzaile guztien artean. 

 

Apirilak 27: Pailazoen ikuskizuna + Aurpegi-margoketa Txiki Urbilen + Fotoprix-en deskontu berezia

Egun handia apirilaren 27an izango da. Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen izango dira! Gainera, egun horretan bertan, aurpegi-margoketa zerbitzua eskainiko dugu Txiki Urbilen, eta Fotoprix-ek deskontu berezia eskainiko du Urbilen App-aren bidez.

18:00etan Elkargunean: Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia

Apirilaren 27an, larunbata, 18:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek "Pailazokeriak" ikuskizuna eskainiko dute Urbilen.

Haurrentzako euskarazko ikuskizuna da, magiaz, musikaz, umorez, abenturaz, fantasiaz eta sorpresaz betea. Beraien trastada eta esketx dibertigarriez gain, beraien betiko abesti ospetsuak eta berriak abestuko dituzte. 

Ikuskizuna Zentroko Elkargunean izango da, jatetxeen-gunera sartzeko eskaileren oinean kokatuta dagoena. Ekitaldirako sarrera librea eta doakoa izango da eta ordubete inguru iraungo du.

 

12:00etatik 20:00etara Txiki Urbilen: Aurpegi-margoketa

Gainera, egun horretan bertan, pailazoen gaia izango duen aurpegi-margoketa zerbitzua eskainiko dugu doan Txiki Urbil haur-gunean.

Aupergi-margoketara sartzeko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik plaza erreserbatzea. Haurrak iritsiera ordenean sartuko dira haur-gunera, edukiera bete arte. Urbilen doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean.

 

Fotoprix-en deskontu berezia Urbilen App-aren bidez

Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia dela eta, apirilaren 27an, larunbata, Fotoprix-ek deskontu berezia eskainiko du Urbilen doako App-aren bidez:

  • %25eko deskontua mugikorrarekin egindako argazkien inprimaketan.

  • Gainera, argazkirako markoa erosi ahal izango duzu %25eko deskontuarekin.

 

 

Txirri, Mirri eta Txiribiton

Pailazo hirukote ikonikoa mugarri izan da gure kulturan. 1972an debutatu zutenetik, aitzindariak izan dira haurrentzako euskarazko entretenimendua telebistara eta Euskal Herri osoko agertokietara eramaten, eta euskara belaunaldi berrien artean zabaltzen lagundu dute.

Argi eta garbi definitutako pertsonaiekin, Txirrik (bizkorra), Mirrik (bihurria) eta Txiribitonek (samurra), ongi pasatzeko eta ikasteko unibertsoa sortu dute txikienentzat. Bere ibilbidean zehar, disko ugari grabatu dituzte eta pieza garrantzitsua izan dira Euskal Telebistaren haur programazioan.

 

Urbilek euskal kultura babesten du

Urbilek larunbat honetan hartuko duen ekitaldia Zentroak bisitariei doako aisialdi eskaintza indartsua eskaintzeko egin duen apustuaren beste adibide bat da. Txikienentzako eta familia osoarentzako ikuskizun ezin hobea. 

Kasu honetan, Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizuna ez da soilik entretenimenduzko ekitaldi bat, baizik eta Euskadiko kultur tradizio aberatsaren adierazpen bat.

Horrelako ekimenek Urbilek euskara eta euskal kultura sustatzeko duen konpromiso sendoa erakusten dute, Konpromiso Urbil programaren oinarrietako bi baitira.