JOKATU URBIL ERRULETAN ETA ERAMAN SARI SEGURUA

Sari segurua Urbil Erruletan
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/11/10 - 16:30

[SUSTAPENA AMAITUTA]

4.000 SARIAK BANATU DIRENEZ, AMAITU DA URBIL ERRULETA.

Urbilen gure irudia berritu dugu eta beti bezala, zurekin ospatu nahi dugu. Urbilen nortasun korporatibo berria ezagutarazteko asmoz, Urbil Erruleta jarri dugu martxan, eta bertan, parte hartzen duten pertsona guztien artean, 4.000 sari banatuko ditugu.

Azaroaren 10etik abenduaren 9ra (edo izakinak amaitu arte), jokatu Urbil Erruletara eta eskuratu opari bat astero!

Urbil Erruleta sari segurua duen zortearen erruleta da. Urbilera etortzen zarenean, birarazi gure erruleta Urbilen doako aplikazioarekin eta ezagutu zein den zure saria. Urbil Erruletan beti tokatzen da zerbait. Hurbildu zaitez eta egiaztatu ezazu.

 

Nola parte hartu?

Urbil Erruletara jokatzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Hurbildu zaitez Moda Gunean (Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan) dagoen Urbil Erruletako gure stand-era eta erakutsi Urbil App-ean ikusiko duzun zure QR identifikazio-kodea erruleta birarazteko.

  3. Ezagutu zein den zure oparia!

* Partaidetza bat astean pertsona bakoitzeko. Ezinbestekoa izango da erabiltzaile bakoitza bere mugikorrarekin bertaratzea eta Urbilen aplikazioko bere QR-arekin bakarrik parte hartzea. Sari segurua izango da.

 

Parte hartzeko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 16:30-20:30.

  • Larunbatak: 11:30-14:30 eta 16:30-20:30. 

Abenduaren 9ra arte edo izakinak agortu arte.

 

Sariak:

Urbil Erruletan 4.000 sari banatuko ditugu: katiluak, kirol-jertseak, blok-ak, botilak, mugikorrerako osagarriak, tote bag, aterkiak, nezeserrak, koloretako arkatzak...

 

Jokatu Urbil Erruletara eta eraman sari seguru bat! 

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.