Urbil Euskerarekin

Kilometroak 2019
Áreas de #CompromisoUrbil
Euskera
2020/06/13 - 17:51

Soilik 2019an, Urbil ekimen hauetara batu zen gure hizkuntza babesteko:

  • Komunikazio elebiduna. Euskara zein gaztelania Urbileko komunikazio euskarri guztietan.
  • Korrika. Korrika babestu dugu Usurbildik igarotzean.
  • Kilometroak. Zarautzen ospatutako Kilometroak babestu dugu Tonbola antolatuz.
  • Bertsozale Elkartea. Bertsozale Elkartearekin lan egiten dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren ospakizunean eta merkataritza-gunean bertso erakustaldiak antolatuz.
  • Euskararen Eguna. Euskararen Eguna babestu dugu bertako komunikabideetan euskararen erabilera sustatzearen aldeko mezuak zabalduz.
  • Euskaraldia. Euskaraldiaren laguntzaileak izan ginen 2018an eta 2020an ere izango gara. 
  • Txantxangorri. 2016 urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako Txantxangorri ekimenean parte hartzen dugu, zeinak modu atsegin, hurbil eta erakargarri batean euskararen erabilera bultzatzen duen. Txantxangorria Euskal Herrian oso maitatua den txori bat da eta ekimenaren leloa honakoa da: “Eman hegalak euskarari”.