San Sebastian Eguna Urbilen

San Sebastian Eguna Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/01/15 - 11:00

Aurten, Covid-arengatik bizi dugun egoera dela eta, Urbilek ezin izango du urtero bezala bere Aurre-Danborrada ospatu, Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleek merkataritza-galeriatik egin ohi duten desfilearekin.

Hala ere, Danborrada eguna dela eta jarri dugun erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, Danborradako hainbat jantzi eta elementurekin. Horrela, Larramendi Ikastetxeko haur danborradaren 25. urteurrena ospatuko dugu, euren jantzien erakusketarekin. Erakusketan 6 jantzi ikusi ahal izango dira: Danbor nagusiaren jantzi bat, bi sukaldari jantzi, kantinera jantzi bat, aizkora jantzi bat eta danbor-jotzaile jantzi bat. Erakusketa merkataritza-guneko goiko solairuan egongo da, urtarrilaren 15etik 22ra. Gustatuko zaizuela espero dugu.

Gogoratzen dizuegu Urbil urtero festaz jazten dela bere ohiko Aurre-Danborrada ospatzeko, Donostiako Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleek merkataritza-galeriatik egin ohi duten desfilearekin, Donostiako Danborrada ospatzen den aurreko larunbatean. Baina tamalez, pandemiaren ondorioz egungo egoera dela eta, aurten ezin izango dugu horrela ospatu. Ospakizunean, konpainia, 73 lagun baina gehiagoz osatuta (urketariak, kantinerak, danborlariak eta barrilak), merkataritza-guneko korridoreetatik ibili ohi izan da Donostiako Danborradaren pieza tipiko desberdinak jotzen, hauen artean, Polka, Retreta, Diana edo Donostiako Martxa, Aurre-Danborrada ospatzeko.

Egungo egoera dela eta, aurten, Aurre-Danborrada desfilearekin ospatuko ez badugu ere, ilusio handiz prestatu dugun Danborradako jantzien erakusketa ikustera hurbilduko zaretela espero dugu. Gainera, aurten, Urbilek eskerrak eman nahi izan dizkie ikastetxeko antolatzaileei urte hauetan emandako laguntzagatik, eta konpainiari zapi bordatua eta pin bana eman dizkio danborradako 73 kideetako bakoitzarentzat.

Azkenik, gogoratzen dizuegu, urtarrilaren 20an, osteguna, jaieguna Donostian, Urbil irekita egongo dela betiko ordutegian: Merkataritza lokalak 10:00etatik 22:00etara eta jatetxeak 12:00etatik 00:00era.