Herri Kirolak Urbilen

Herri Kirolak
Áreas de #CompromisoUrbil
Kirola eta Kultura
2020/06/13 - 18:05

2020ko martxoan, aurreko urteetan bezala, ekitaldi tradizional batez gozatu genuen, gure kulturaren hoberena. 

Modalitate ezberdinetako herri-kirolen erakustaldiaz gozatu ahal izan genuen, enbor-ebaketatik harrijasoketara.

Parte hartzaileak Inaxio Perurena harri jasotzailea eta Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak izan ziren. Bi aizkolariak lehenengo mailakoak dira eta hainbat finaletan egin dute lehia.

Aizkolariek egin zituzten frogak honako hauek izan ziren:

  1. Egurra ebaki ahalik eta aizkorada gutxien eginez eta aizkorakada gutxien egiten zituenak irabaziko zuen.
  2. Azkartasunezko ebakidura. Egurra ebaki ahalik eta denbora gutxienean.
  3. Tamaina handiko enbor mozketa. Bi aizkolariek batera jardun zuten eta bere enborrarekin lehenengo amaitzen zuenak irabaziko zuen.

Aizkolaritza frogak, harri jasoketarekin tartekatuko ziren. Iñaki Perurenak 200k, 250k eta 280k (200k-ko harria esku bakar bat erabiliz) pisuko harriak jaso zituen, eta 111-k esferikoa.

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek jardunaldia girotuko zuten eta ekitaldiaren gidaria José Ángel Sarasola izan zen. Gainera, Saizar Sagardotegiaren eskutik sagardorik onena dastatzeko aukera izan zuten bisitariek.