URBILERA ETOR ZAITEZ HERRI-KIROLAZ GOZATZERA

Zentrokoak
2019/04/30 - 17:00

Hurrengo larunbatean, Maiatzak 18 arratsaldeko 18:00etan gure kulturaren hoberenaz gozatu dezakezu Urbilen.

Sagardo hoberena dastatu ahal izango duzu, Saizar sagardotegiaren eskutik, eta Jose Angel Sarasola jardunaldia alaituko du.

Ordu eta laurdeneko ekitaldia izango da, Urbileko topaketa puntuan.

Herri-kirolaren demostrazioa ikusi ahal izango dugu modalitate ezberdinetan, enborren mozketa edo harri jasoketa adibidez. Gainera, bertsoak izango ditugu Amets Arzallusen eskutik.

Eneko Saralegui aizkolariak, enborraren mozketan hiru mota erakutsiko digu: bertikala bost metroko alturan, enbor baten mozketa aitzurrarekin eta aizkorarekin esku bakarra erabiltzen.

Inaxio Perurena Harrijasotzaile ospetsua beste hiru mota erabiliko ditu harriekin: Altxapen ezberdinak 200, 250, eta 270 kiloko harriekin, esku bakarrarekin 200 kiloko harri altxapena eta 111kiloko harriarekin trebetasun froga.

Ekitaldia amaitzeko dantzariak eta trikitilariak egongo dira.

Ezin duzu galdu!