URBILEK EUSKARALDIAN PARTE HARTUKO DU

URBILEK EUSKARALDIAN PARTE HARTUKO DU
-
Zentrokoak
2020/11/16 - 10:55

Aurten Urbilek Euskaraldian entitate gisa parte hartzen du

Urbilen bertako inguruneari eragiten dioten ekimenak babesten ditugu eta horregatik aurten berriro ere Euskaraldiari babesa emango diogu. Euskaraldia euskararen erabilera handitzea helburutzat duen ariketa sozial masibo bat da, horretarako euskara ulertzen dutenen ahozko hizkuntza ohiturak aldatuz.

"Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean , aurten, lehen edizioan bezala bakarka parte hartzeko aukera izateaz gain (ahobizi edo belarriprest rolen bidez), taldean ere parte har daiteke, era guztietako entitateetan, Ariguneen bidez (euskaraz aritzeko guneak). Helburua euskararen erabilera gero eta esparru gehiagotan sustatzea da.

Horregatik, aurten Urbilek entitate gisa parte hartuko du Euskaraldian, gure Bezeroenganako Arreta Gunea definitu baitugu, uneoro herritarrekin harremanetan dagoena, Arigune gisa.

Gune honetan, herritarrekiko harremanean, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen da uneoro. Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, ahobizi edo belarriprest moduan arituko gara Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean, baina ariketa taldean egingo dugu. Beti egongo da ahobizi edo belarriprest bat gune honetan euskaraz hitz egin ahal izatea bermatzeko.