Urbil kirol egokituarekin

-
Zentrokoak
2019/06/06 - 18:27

Ekainak 30 arte goza ezazu Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren argazki esposizioa gure elkargunean.

“Kirolaz haratago” erakusketak Fernando Zamarbidek egindako 30 argazkiak ditu ikusgai. Bertan, azken urteetan Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatutako txapelketa eta jardunaldietako irudiak ikusteko aukera duzue. Esfortzua, gogoa, indarra,… hitz asko erabili daitezke desgaitasuna duten pertsonen kirol jarduerez hitz egiteko. Baina esaerak dioen bezala, irudi mila hitzek baino gehiago adierazten dute.

Etor zaitez bisita egitera!