TXAPELKETA FAMILIAN HYPE STATION®-EN

Zentrokoak
2019/03/07 - 18:05

Torneo berri bat iritsi da gure Urbileko HYPE Station® gunera. Oraingo honetan, familian jolasteko aukera izango duzue Rocket League 2vs2.

Ondoren, 2019ko martxoaren 23an ospatuko den lehiaketaren funtzionamendua eta sariak azalduko dizkizuegu.

Parte hartzea doakoa da.

Lege orokorrak

HYPE Station®-en Lehiaketa Familiarra 2vs2

IZENA EMATEA:

  • Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da erregistratzea edota jada HYPE Station®-eko erabiltzailea izatea. (doanik da!)
  • Taldeak adingabeko batez (7-18 urte) eta heldu batez (+20 urte) osaturik egon behar du. Ideia familian lehiatzea da!
  • Izen-ematea presentzialki egingo da HYPE Station®-en bertan edota gure  WhatsApp bidez 674 65 84 99.
  • Izen-emate epea irekia izango da plaza guztiak amaitu edota txapelketa hasi arte. Plazak mugatuak dira..
  • Gainera, oraindik HYPE Station® -en erregistratu gabe dagoen norbaitekin bazatoz egin dezan, bakoitzari 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu. Zer da HYPE Point bat?

 

 EKITALDIAREN GARAPENA:

  • Aukeratutako jokoa Rocket League izango da, oso joku erraza da bai gazte eta bai helduentzako. Jokoak, auto batzuk gidatu eta pelotak txokatuz aurkariaren porterian hauek sartzean datza. Oso dibertigarria da!  
  • Partidako emaitzak gure langileek idatziko dituzte eta klasifikazioa edonoiz kontsultatzeko aukera izango duzue.
  • 16 taldeko bracketsak antolatuko dira.
  • Ekitaldiko garapena larunbateko 16.20h eta 20.00h artean izango da 2019/03/2. Kontsultatu ezazu izena ematean edota WhatsApp bitartez.
  • Lehengo lehiak 3 partidako onenera izango dira.
  • Finala 5 partidako onenera izango da.
  • Lehiaketan zehar, posible izango da izena emane z duten jokalariak HYPE Station-era ezin sartu ahal izatea.

 

ARAU ZEHATZAK:

  • Eliminatoriako partidak 3 onenetara izango dira.
  • Finala 5 partidako onenera izango da.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere autoa aukeratu eta nahi adina aldaketa egiteko aukera izango du. Horretarako, 3 minutu izango ditu.
  • Parte hartzaileen artean auto berdina errepikatzea posible izango da.
  • Aukeratutako autoa berdina izango da txapelketa guztian zehar.
  • Partida guztiak jokatuko dira “Erakusketako Partida” aukeraren bitartez jolastuko dira.
  • Ondorengo konfigurazioa duen partida pribatua sortuko da:

Jolasteko era: Baloi-gurpila

Arena: DFH Stadium-a

Taldeko tamaina: 2v2
 

Roboten zailtasuna: Robotik gabe

Mutators-ak: Ezin da opziorik aldatu, denbora barne.

 

Lehiakidearenganako jarrera eta portaera:

  • Torneo hontako jarrera lagunkoia izango da, irabazten, galtzen eta jolasten jakin nahi dugu. Behin partida amaituta jokalariak elkarri eskua eman eta zoriondu beharko dute.
  • Nahitaezkoa da jokoaren fluidotasuna mantentzeko gol errepikapen guztiak saltatzea.

   

SARIAK

  • HYPE Station® -eko kristalezko dominak 1º, 2º y 3º hiru talde onenetzat.

 

Jolastea guztatzen zaizu?