KIROL EGOKITUARI BURUZKO ARGAZKI ERAKUSKETA

Kirol egokituari buruzko erakusketa
-
2020/09/17 - 13:07

Irailaren 21tik urriaren 4ra arte , Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak Urbilen duen “Kirolaz haratago” argazki erakusketaz gozatu ahal izango duzu. Erakusketa, sarrera librekoa, Urbileko aisialdi eta jatetxeen solairuan egongo da ikusgai.

Erakusketak Fernando Zamarbidek egindako 30 argazki ditu ikusgai. Bertan, azken urteetan Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak antolatutako txapelketa eta jardunaldietako irudiak ikusteko aukera duzue. Esfortzua, gogoa, indarra,… hitz asko erabili daitezke desgaitasuna duten pertsonen kirol jarduerez hitz egiteko. Baina esaerak dioen bezala, irudiek mila hitzek baino gehiago adierazten dute.

Etor zaitez bisitatzera!