JUST DANCE HYPE STATION® URBILEN

Haurrenak
Zentrokoak
2020/01/25 - 20:13
Txapelketa berri bat ritsi da gure HYPE Station® eremura! Oraingoan, Just Dance jokura jolastuko gara.
 
Zentroko beheko solairuan kokatuta dagoen gure doako aretora etorri eta parte hartu txapelketa honetan otsailaren 1ean, larunbata, HYPE Station® Urbileko ohiko ordutegian.
 
Hona hemen txapelketaren funtzionamendua eta sariak.
 
Oinarri orokorrak
 
JUST DANCE HYPE Station® Urbilen
 
IZEN-EMATEA
 
  • HYPE Station®-en erregistratuta egotea derrigorrezkoa da txapelketan parte hartu ahal izateko.
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99. Online ere izena eman dezakezu hemen emanez, zure nickname eta erabiltzaile zenbakiarekin. 
  • Izena emate epea irekita egongo da plaza guztiak agortu arte.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Txapelketa Just Dance 2019 jokuarekin izango da
  • Parte hartzailea ez bada bere txandan edo denbora baten barruan azaltzen, txapelketatik kanpo geratuko da eta bere aurkaria zuzenean hurrengo rondara pasako da. Hau, lehenengo kanporaketa fasean gertatzen bada, HYPE Station®-eko begiraleek jokalariak berrantolatu edo jokalari berriak sartu ahalko dituzte. Bigarren ronda edo ondorengoetan, ezingo da ezer aldatu.
  • Ustekabekoen kasuan, HYPE Station®-eko begiraleen esku geratuko da txapelketaren funtzionamendua.

TXAPELKETAREN ARAUAK

  • Txapelketaren modua eliminatorioa izango da, abesti batekin, hurrengo rondara pasatzeko.
  • Lehenengo 3 postuak zehazteko, eliminatoria 3 abestitara izango da.
  • Parte hartzaileak ados jarriko dira abestia aukeratzerako unean, 2 minututan ez badira ados jartzen, begiraleek aukeratuko dute.
  • Ezin da memoria-gailurik erabili, (gordetako abestiak, etc)
  • Plataforma: PS4
  • Jolasteko modua: Duo
  • Formatoa: 1 vs 1
SARIAK
 
  • ​3. postua: HYPE Station® domina ofiziala
  • 2. postua: HYPE Station® domina ofiziala
  • TXAPELKETAREN IRABAZLEA: HYPE Station® domina ofiziala
                                        Jokatzea gustoko duzu?