JUST DANCE HYPE STATION® URBILEN

Zentrokoak
2019/10/23 - 19:52

Azaroaren 23an txapelketa berri batekin itxaroten zaitugu gure HYPE Station® gunean: JustDance-ekin ondo pasatzera etorri zaitez!

Ondoren txapelketaren funtzionamendua eta sariak azaltzen dizkizuegu:

Arau orokorrak

JUST DANCE HYPE Station®  URBIL-en

IZEN-EMATEA 

  • HYPE Station®-en erregistratuta egotea derrigorrezkoa da txapelketan parte hartu ahal izateko.
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99. Online ere izena eman dezakezu hemen emanez, zure nickname eta erabiltzaile zenbakiarekin. 
  • Izena emate epea irekita egongo da plaza guztiak agortu arte.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Txapelketa Just Dance 2019 jokuarekin izango da
  • Parte hartzailea ez bada bere txandan edo denbora baten barruan azaltzen, txapelketatik kanpo geratuko da eta bere aurkaria zuzenean hurrengo rondara pasako da. Hau, lehenengo kanporaketa fasean gertatzen bada, HYPE Station®-eko begiraleek jokalariak berrantolatu edo jokalari berriak sartu ahalko dituzte. Bigarren ronda edo ondorengoetan, ezingo da ezer aldatu.
  • Ustekabekoen kasuan, HYPE Station®-eko begiraleen esku geratuko da txapelketaren funtzionamendua.

TXAPELKETAREN ARAUAK

  • Txapelketaren modua eliminatorioa izango da, abesti batekin, hurrengo rondara pasatzeko.
  • Lehenengo 3 postuak zehazteko, eliminatoria 3 abestitara izango da.
  • Parte hartzaileak ados jarriko dira abestia aukeratzerako unean, 2 minututan ez badira ados jartzen, begiraleek aukeratuko dute.
  • Ezin da memoria-gailurik erabili, (gordetako abestiak, etc)
  • Plataforma: PS4
  • Jolasteko modua: Duo
  • Formatoa: 1 vs 1

SARIAK

  • ​3. postua: HYPE Station® domina ofiziala
  • 2. postua: HYPE Station® domina ofiziala
  • TXAPELKETAREN IRABAZLEA: HYPE Station® domina ofiziala

Jokatzea gustoko duzu?

HYPE STATION®

HYPE STATION®