ITSU MODUAN 2vs2 TXAPELKETA HYPE STATION® URBILEN

Zentrokoak
2019/10/01 - 18:19

Urbileko HYPE Station® gunera txapelketa berri bat iristen da. Oraingoan "Itsu moduan" jokura jolastuko dugu, golak sartu beharko dituzu ezer ikusi gabe, lortuko al duzu?

"Itsu moduan" txapelketan parte hartu dezakezu URRIAREN 19an HYPE Station® Urbil-eko ohiko ordutegian.

Ondoren, txapaleketaren funtzionamendua eta sariak azaltzen dizkizuegu.

Lege orokorrak

IZEN-EMATEA

  • Txapelketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da HYPE Station®-en erregistratzea (dohanik da!).
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99 astelehenetik ostiralera (9:00-13:40). Online izena eman dezakezu hemen emanez, zure nickname eta erabiltzaile zenbakiarekin. Oraindik ez badituzu datu horiek edo ez badituzu gogoratzen, jarri zaitez gurekin harremanetan WhatsApp bidez edota aurrez aurre irekiera ordutegian.
  • Izena emate epea irekita egongo da plaza guztiak agortu arte.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Itsu moduan jolastu zure taldekideak berea ahotsarekin gidatzen zaituen bitartean, baldintza berdinetan egongo den talde baten aurka. Irriak ziurtatuta daude!
  • Partidak Itsu moduan jokuarekin izango dira. Golak sartu beharko dituzu ezer ikusi gabe, lortuko duzu?
  • Begiraleek begiak tapatzeko antifazak banatuko dituzte
  • Partiduen emaitzak begiraleek hartuko dituzte eta edozein unetan sailkapena kontsultatu dezakezu.
  • Txapelketan zehar, izen-emanda ez dauden jokalariak agian ezin izango dute HYPE Station® gunera sartu.

Arau espezifikoak

  • Kanporaketa enfrentamenduak 3 partidoko hoberenera izango dira, 2-0 sailkapen automatikoa izanik 3. partidoa jolastu gabe.
  • Finala 5 partiduko hoberenera izango da.
  • Jokalari bakoitzak nahi duen autoa eta aldaketak egin ditzake, murrizketarik gabe. 3 minutu egongo dira aldaketak aukeratzeko.
  • Jokalari guztien artean autoak eta aldaketak errepikatu ahalko dira
  • Aukeratutako autoa ezingo da aldatu txapelketa guztian.
  • Partiduak “Erakusketa partidu” moduan jolastuko dira.
  • Partidu pribatu bat sortuko da ondorengo konfigurazioarekin:
  1. Jolasteko modua: Balon-rueda
  2. Arena: DFH Stadium
  3. Taldearen tamaina: 1v1
  4. Robot-en zailtasuna: Robotik gabe
  5. Mutators: Aukerak aldatu gabe, denbora barne.

Aurkariarekiko portaera

  • Txapelketa honetako portaera adiskidetsua izango da, irabazten, galtzen eta jolasten jakin behar da. Partidoa amaitzean aurkariek eskua eman eta zoriondu egin beharko dira.
  • Derrigorrezkoa da golen errepikapen guztiak aurreratzea, jokua ez gelditzeko.

SARIAK

  • HYPE Station® dominak 3 talde hoberenentzat.
  • VIP karneta talde hoberenarentzat.

Jokatzea gustoko duzu?