HERRI-KIROLAK URBILEN

Zentrokoak
2020/02/15 - 18:11

Martxoaren 7an, larunbata 18:30etan, etor zaitez Urbilera ekitaldi tradizional batez gozatzeko,  gure kulturaren hoberena. 

Ekitaldia merkataritza guneko elkargunean izango da eta ordubete inguru iraungo du. Bertan, modalitate ezberdinetako herri-kirolen erakustaldiaz gozatu ahal izango dugu, enbor-ebaketatik harrijasoketara.

Parte hartzaileak, Inaxio Perurena harri jasotzailea eta Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak izango dira. Bi aizkolariak lehenengo mailakoak dira eta hainbat finaletan egin dute lehia.

Aizkolariek egingo dituzten frogak honako hauek dira:

  1. Egurra ebakiko dute ahalik eta aizkorada gutxien eginez eta aizkorakada gutxien egiten dituenak irabaziko du.
  2. Azkartasunezko ebakidura. Egurra ebakiko dute ahalik eta denbora gutxienean.
  3. Tamaina handiko enbor mozketa. Bi aizkolariek batera jardungo dute eta bere enborrarekin lehenengo amaitzen duenak irabaziko du.

Aizkolaritza frogak, harri jasoketarekin tartekatuko dira. Iñaki Perurenak  200k, 250k eta 280k (200k-ko harria esku bakar bat erabiliz) pisuko harriak jasoko ditu, eta 111-k esferikoa.

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek jardunaldia girotuko dute eta ekitaldiaren gidaria José Ángel Sarasola izango da. Gainera, Saizar Sagardotegiaren eskutik sagardorik onena dastatzeko aukera izango duzu.

Animatu zaitez, Urbilen itxarongo zaitugu!