GRAN TURISMO SPORT TXAPELKETA

-
Zentrokoak
2019/09/26 - 19:58

Urbil-eko HYPE Station® gunera txapelketa berri bat iristen da. Oraingoan Gran Turismo Sport-era jolastuko dugu, Sony-ren gidatze joku bikainena.

Gran Turismo Sport National Challenge-ean parte hartu dezakezu URRIAN HYPE Station® Urbil-eko ohiko ordutegian.

Ondoren, txapaleketaren funtzionamendua eta sariak azaltzen dizkizuegu.

Lege orokorrak

GRAN TURISMO SPORT NATIONAL CHALLENGE HYPE Station®-en

PARTE-HARTZEA:

  • HYPE Station® bazkide guztiek parte hartu ahalko dute
  • Erloju kontrako arkade modua aukeratuko da. Ez du bira-mugarik eta irtetean, jokuak berak bira azkarrenak zein den adierazten du
  • Lasterketen denborak HYPE Station-eko langileek hartuko dituzte, zirkuitu bakoitzeko denbora onena hartuko da.
  • Edozein parte hartzaile bere denbora hobetzen saiatu daiteke nahi duen aldi guztietan, ordutegia, ilara eta edukiera murrizketen barruan.
  • Saria lortzeko, gutxienez bi zirkuituetan denbora bat hartuta izan beharko da. Ezin da zirkuitoetako batean bakarrik parte hartu.

HYPE Station® GUNEAK:

Portal de la Marina (Alicante), Urbil (Guipúzcoa), Albacenter (Albacete), Ànecblau (Barcelona), As Termas (Lugo), El Rosal (León), Gran Vía de Vigo (Pontevedra), El Mirador (Las Palmas), Plaza Norte 2 (Madrid), MN4 (Valencia).

ANTOLAKETA:

  • Espainiako parte hartzaile guztien denborak alderatuko dira sailkapen finala zehazteko
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi duen autoa aukeratu dezake, zirkuituan erabilgarria badago, zozketarik eta murrizketarik gabe.
  • Parte hartzaileak zirkuitua hasi baino lehen esan beharko du noiz nahi duen denbora hartzea eta HYPE Station®-eko langileek baieztatu egin beharko dute baliozkoa izateko, bestela ez da baliozkoa izango.

ZIRKUITUAK:

  • Dragon Tail (1. aukera)
  • Autódromo Lago Maggiore (2.aukera)

PARTIDAK ETA EPEAK:

  • Irabazleak aukeratzeko hartuko den denbora, bi zirkuituetan egin den denbora onenen arteko batazbestekoa izango da.
  • Bi zirkuituetako eguraldi eta klima ezaugarriak jokalariak aukeratuko ditu,  hau gomendatzen da: Goiza, eguzkitsua.
  • Hileko azken egunera arte hobetu ahalko dira lortutako denborak.

SARIAK:

  • HYPE Station® dominak lehenengo 16entzat.
  • Urte baterako HYPE Station® VIP TXARTELA lehenengo 16entzat.

 

Jokatzea gustoko duzu?