FORTNITE TXAPELKETA HYPE STATION® URBILERA ITZULTZEN DA

-
Haurrenak
Zentrokoak
2019/12/03 - 20:02
HYPE Station® Urbilera FORTNITE elkarretaratzea itzultzen da! Abenduaren 27 eta 28-an gure HYPE Station® gunean itxarongo zaitugu! Etorri eta praktikatzen jarraitu, zure garaipen magistralari esker gure domina esklusiboa irabazteko zure zain egongo gara.
 
Ondoren, txapaleketaren funtzionamendua eta sariak azaltzen dizkizuegu.
 
Lege orokorrak
 
FORTNITE HYPE Station® Urbil-en
 
IZEN-EMATEA
 
  • Izen-ematea eta plazak mugatuak ordutegia eta edukieraren arabera, ordu betean gehieneko izen-emate kopuru batekin.
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® Urbil gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99 (asteburu eta jai egunetan ordutegi mugatua).
  • Whatsapp bidezko izen-ematea txapelketa hasi aurreko egunera arte irekita.
  • Parte hartze librea, nahi bezainbeste aldiz parte hartu daiteke, ilara eta gunearen edukiera arauak jarraituz. Baliteke, HYPE Station®-era sarbidea mugatua izatea etortzen den jendearen arabera, izena eman dutenek lehentasuna izanik.
  • Parte hartzeko derrigorrezkoa da bazkide erregistratua izatea. Doako erregistroa www.hypestation.es –en.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.
 
TXAPELKETAREN GARAPENA
 
Erraz! Txapelketa garatzen den edozein egunetan FortniteBattleRoyale partidaren batean #1 gelditzea lortzen baduzu, gure garaipen magistralaren domina esklusiboa irabaziko duzu.
 
  • Gehienez domina 1 pertsonako.
  • Partidak ez dira taldean izango. Jokatzeko modua banakakoa izango da.
  • Edozein parte hartzailek, ilaran itxaron beharko du HYPE Station gunera iristean. Bere txanda amaitzean, berriro jolastu nahi izanez gero ilaran jarri beharko da berriro.
  • Partida bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera.
  • HYPE Station-eko begiraleek txapelketaren antolaketa eta kudeaketa egingo dute. Hemen jasota ez dagoen ezustekoren baten aurrean, begiraleen irizpideen arabera konponduko da.
 
                                                                  Jolastea gustuko duzu?