FIFA19 TXAPELKETA

Zentrokoak
2019/03/26 - 19:03

Torneo berri bat iritsi da gure Urbileko HYPE Station® gunera. Oraingo honetan, FIFA19 jolasteko aukera izango duzue.

Ondoren, 2019ko maiatzaren 25ean ospatuko den lehiaketaren funtzionamendua eta sariak azalduko dizkizuegu.

Parte hartzea doakoa da.

Lege orokorrak

FIFA19 txapelketa HYPE Station®-en.

IZEN EMATEA

  • Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da erregistratzea edota jada HYPE Station®-eko erabiltzailea izatea. (doanik da!)
  • Txapelketarako izen-ematea HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure Whatsapp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99  (astelehenetik ostiralera 9:00-13:40)
  • Zure lehen partidaren ordua galdetu izen emateko unean
  • Izena emateko epea irikita plaza guztiak agortu edo txapelketa hasi arte
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Partiden emaitzak begiraleen apuntatuko diztuzte eta edozein unetan sailkapena ikusi ahalko duzu.
  • 16 partaideen brackets-ak antolatuko dira, zure lehenengo partidaren ordua galdetu izen ematen duzun unean.
  • Lehenengo enfrentamenduak eliminatorioak izango dira. Partida irabazten baduzu, hurrengo errondara pasako zara. Eliminatoria partidetan berdinketark egonez gero, luzapena jolastuko da. Honen ondoren, berdinketak jarraitzen badu, irabazlea penaltien bidez erabakiko da.
  • Izena eman duen norbait ez bada txapelketara azaltzen bere txanda denean, txalpeketatik kanpo geratuko da zuzenean eta bere aurkaria hurrengo errondara pasako da. Hau lehenengo eliminatorian izan ezkero, HYPE Station®-eko langileek jokalari berriak sartu ditzakete. Bigarren errondan edo hurrengoetan gertatzen bada,  brackets-ak itxita geratuko dira eta ezin izango dira aldatu.
  • Txapelketaren finala 3 partiduetako hoberenera izango da.
  • Txapelketan zehar, baliteke izena eman ez duten jokalariek HYPE-Station® -era ezin sartzea (lekuen arabera).
  • Ustekabekoen aurrean, HYPE- Station® espazioko begiraleen ustez geratuko da ekitaldiaren funtzionamendua.

NOLA AUKERATZEN DA TALDEA?

  • Partaide bakoitzak nahi duen taldea aukeratu ahalko du, zozketarik egin gabe. Taldea berdina izango da txapelketa guztian zehar, eta ezin izango da aldatu behin txapelketa hasita.Talde berdina errepikatu ahalko da parte-hartzaileen artean.
  • Ezin izango da Selekziorik edo talde nazionalik aukeratu.

PARTIDAK ETA EPEAK

  • Partidak "amistoso" aukeran jokatuko dira eta partidu bakoitzaren konfigurazioa ondokoa izango da:
  1. ​Taldearen maila: edozein
  2. Zati bakoitzaren iraupena: 6 minutu
  3. Kontrolak: edozein
  4. Jokuaren abiadura: normala
  • Arau bereziak: lesioak eta eskua desaktibatuta.
  • 3 txartel gorrien pilaketak jokalari berdinean kanporatze arrazoia izango da (galdu egingo du zuzenean) 3-0 -rekin aurkariarentzat (bere alde). Txapelketa garbi bat nahi dugu ahal den einean.
  • Minutu 1 baino gehiagoko abandonatzean, aurkariak, partidua 3-0 emaitzarekin (bere alde)  bukatzeko eskubidea dauka.

AURKARIAREKIKO JOKABIDEA ETA JARRERA

Txapelketa hauen jarrera adiskidetsua izango da; irabazten, galtzen eta jolasten jakin. Horretarako, golek errepikapenak, eta aurkaria mindu dezaketen ospakizunak alde batera utziko dira. HYPE Station®-eko langileek eskubidea dute partade bat kaleratzeko jokabide txar baten ondorioz. Behin partidua bukatuta, aurkariak eskua eman eta zoriontzera gonbidatzen ditugu.

SARIAK

1º, 2º y 3º postuetan gelditzen direnentzat HYPE Station® domina ofizialak

 

¿Jolastea gustuko duzu?