CALL OF DUTY CHALLENGE 2VS2 TXAPELKETA

Zentrokoak
2019/03/26 - 18:15

Torneo berri bat iritsi da gure Urbileko HYPE Station® gunera. Oraingo honetan, Call Of Duty Challenge 2vs2 jolasteko aukera izango duzue.

Ondoren, 2019ko apirilaren 27an ospatuko den lehiaketaren funtzionamendua eta sariak azalduko dizkizuegu.

Parte hartzea doakoa da.

Lege orokorrak

Call Of Duty Challenge 2vs2 txapelketa HYPE Station®-en.

IZEN EMATEA

  • Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da erregistratzea edota jada HYPE Station®-eko erabiltzailea izatea. (doanik da!)

  • Txapelketarako izen-ematea HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure Whatsapp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99  (astelehenetik ostiralera 9:00-13:40)

  • Zein ordutan azaldu behar zaren Whatsapp bidez edo begiraleei galdetu.

  • Izena emateko epea irikita plaza guztiak agortu arte

  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, HYPE Points-ak oparituko dizkizuegu biei.

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Call of Duty Black Ops 4-era jolastuko da.

  • Izena eman duen norbait ez bada txapelketara azaltzen bere txanda denean, txalpeketatik kanpo geratuko da zuzenean eta bere aurkaria hurrengo errondara pasako da. Hau lehenengo eliminatorian izan ezkero, HYPE Station®-eko langileek aldaketak egiteko aukera izango dute. Bigarren errondan edo hurrengoetan gertatzen bada,  brackets-ak itxita geratuko dira eta ezin izango dira aldatu.

  • Txapelketan, baliteke izena eman ez duten jokalariek HYPE-Station® -era ezin sartzea.

  • Ustekabekoen aurrean, HYPE- Station® espazioko begiraleen ustez geratuko da ekitaldiaren funtzionamendua.

TALDEAREN AUKERAKETA

  • Bikote bakoitzak nahi dituen abantailak, armak eta kargak aukeratu ahalko ditu, murrizketen barruan, zozketarik gabe.

  • Jokatzeko modua "Buscar y destruir" izango da eta mapa aleatorioa.

  • Pertsonaiak eta abantailak errepikatu ahal izango dira talde ezberdinetan, aurkako taldeak badira ere.

  • Partida bakoitzean abantailak, armak eta kargak aldatu ahalko dira.

  • Bikotearen barruan ezin izango da borroka modulu berdina errepikatu.

MODUAREN ARAUAK: REGLAS LMC

AURKARIAREKIKO JOKABIDEA ETA JARRERA

Txapelketa hauen jarrera adiskidetsua izango da; irabazten, galtzen eta jolasten jakin. Behin partida amaituta, jokalari guztiek eskua eman eta zoriondu egin beharko lirateke.

SARIAK

1º, 2º y 3º postuetan geratze direnentzat HYPE Station® domina ofizialak.