BRAWLOUT TXAPELKETA

Zentrokoak
2019/08/16 - 14:01

Txapelketa berri bat heldu da Urbil-eko HYPE Station® gunera. Oraingo honetan, BRAWLOUT txapelketa daukagu.

Ondoren, 2019ko irailaren 14ean ospatuko den lehiaketaren funtzionamendua eta sariak azalduko dizkizuegu. 

Parte hartzea doakoa da.

Lege orokorrak

BRAWLOUT txapelketa HYPEStation®-en

IZEN-EMATEA

  • Txapelketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da HYPE Station®-en erregistratzea (dohanik da!).
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99 astelehenetik ostiralera (9:00-13:40).
  • Izena emateko epea irekita plaza guztiak agortu arte.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

 

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Partidak 2vs2 edota 4vs4 izango dira, parte-hartzearen arabera.
  • Borroken emaitzak gure langileek idatziko dituzte eta sailkapena uneoro kontsultatzeko aukera izango duzu.  
  • Lehenengo liskarrak kanporatzekoak izango dira. Partida irabazi ezkero, hurrengo txandara pasako zara. Zein ordutan bertaratu beharko duzun jakiteko, gure langileei galdetu (edota WhatsApp bidez).
  • Izena eman duen bat ez bada bertaratu bere borrokaren txanda denean edota gutxieneko denbora bat pasa denean, kanporatua izango da eta bere aurkaria, zuzenean, hurrengo txandara pasako da. Hau kanporaketako lehenengo fasean gertatzen bada, HYPE Station®-eko langileek jokalariak berrantolatu edota jokalari berriak gehitzeko aukera izango dute. Bigarren txandara edo hurrengotara pasatakoan, brackets-ak behin betiko itxita geratuko dira eta ezin izango dira aldatu.
  • Partidak 3 txandetako onenetara izango dira.
  • Ezustekoren bat baldin badago, ekitaldiaren funtzionamenduaren modua HYPE Station® guneko begiraleen esku geratuko da.

 

LEHIAKIDEAREKIKO JOKAERA

  • Lehiaketa hauetako jokaera lagunkoia izango da, irabazten jakin, galtzen jakin eta jolasten jakin nahi dugu. Partida bukatutakoan, bi jokalariek eskua eman eta zoriondu egin beharko lukete. 

 

SARIAK

HYPE Station® domina ofizialak 1º, 2º eta 3º postuetarako.

                                                                                                                                                                                                                                               Jokatzea gustuko al duzu?