BERTSO EMANALDIAK URBILEN

-
Zentrokoak
2020/01/16 - 12:35

Hurrengo bi larunbatetan (otsailaren 1a eta 8a) bi bertso emanaldi izango ditugu Urbilen,bisitarien gozamenerako eta bertsozaleentzako.

Bi emanaldiak arratsaldeko 18:30etan izango dira Urbileko elkargunean, bakoitzak ordubete inguru iraungo du eta jardunaldi bakoitzean bi bertsolari izango dira: otsailaren 1ean Maialen Akizu eta Xebastian Lizaso izango dira protagonistak eta 8an Andoni Egaña eta Aitor Mendiluzeren txanda izango da. Bi egunetan Jon Zaldua izango da emanaldiak aurkeztu eta bideratzeko arduraduna.

Emanaldi hauek 2019ko azaroan Lankurekin sinatutako lankidetza akordioari esker gauzatuko dira. Lanku Bertsozale Elkarteak sortutako enpresa da, Gipuzkoan bertsolaritzaren jarduera babesteko helburuarekin. Honela, Urbilek kultura eta euskararekiko duen konpromisoa indartzen du, bere erantzukizun sozial korporatiboaren #UrbilKonpromisua proiektuaren baitan. Honek euskara eta kulturaz gain, beste eremu batzuk ere hartzen ditu barne, kirola, gizarteratzea, osasuna eta desgaitasun intelektuala eta ingurumena.