BERTSO EMANALDIA URBILEN

Zentrokoak
2020/01/21 - 19:05

Larunbat honetan, otsailaren 8a, beste bertso emanaldi bat izango dugu Urbilen, bisitarien gozamenerako eta bertsozaleentzako. Emanaldia arratsaldeko 18:30etan izango da Urbileko elkargunean eta ordubete inguru iraungo du. Jardunaldian bi bertsolari izango dira, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze, eta emanaldia aurkeztu eta bideratzeko arduraduna Jon Zaldua izango da.

Otsailaren 1ean jada izan genuen bertso emanaldi bat, Maialen Akizu eta Xebastian Lizasoren eskutik, eta espero dugu ekitaldi hau ere zuen gustukoa izango dela.

Emanaldi hauek 2019ko azaroan Lankurekin sinatutako lankidetza akordioari esker gauzatuko dira. Lanku Bertsozale Elkarteak sortutako enpresa da, Gipuzkoan bertsolaritzaren jarduera babesteko helburuarekin. Honela, Urbilek kultura eta euskararekiko duen konpromisoa indartzen du, bere erantzukizun sozial korporatiboaren #UrbilKonpromisua proiektuaren baitan. Honek euskara eta kulturaz gain, beste eremu batzuk ere hartzen ditu barne, kirola, gizarteratzea, osasuna eta desgaitasun intelektuala eta ingurumena.