AURRE-DANBORRADA OSPATUKO DUGU URBILEN

Zentrokoak
2020/01/08 - 17:47

Urbileko aurre-danborrada iritsi da!

Larunbat honetan, urtarrilaren 18an, Urbil festaz jantziko da aurten ere Aurre-danborrada ospatzeko. Horretarako Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleek desfilea egingo dute arratsaldeko 18:00etan Urbileko merkataritza-galerian.

Ospakizunean, konpainia, 75 lagun inguruz osatuta (urketariak, kantinerak, danborlariak eta barrilak), merkataritza-guneko korridoreetatik ibiliko da Donostiako Danborradaren pieza tipiko desberdinak jotzen, hauen artean, Polka, Retreta, Diana edo Donostiako Martxa, 18:30ak aldera bukatuz.

Ospakizuna gurekin bizitzeko hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu. 

Gainera, urtarrilaren 20an (astelehena), Donostian jaieguna, Urbil irekita egongo da betiko ordutegian. Merkataritza lokalak 10:00etatik 22:00etara eta jatetxeak 12:00etatik 00:00etara.