2vs2 ROCKET LEAGUE CHALLENGE HYPE STATION® URBILEN

Zentrokoak
2020/01/14 - 17:05

Urbileko HYPE Station® gunera txapelketa berri bat iristen da. Oraingoan "Rocket  League" jokura jolastuko dugu.

Gure doako bideo-jokoen maitaleentzako dugun gunea bisitatu eta Rocket League txapelketan parte hartu dezakezu urtarrilaren 18an, HYPE Station® Urbil-eko ohiko ordutegian.

Ondoren, txapaleketaren funtzionamendua eta sariak azaltzen dizkizuegu.

Lege orokorrak

2vs2 ROCKET LEAGUE CHALLENGE HYPE Station®-en

HYPE Points-ak lehenengo erronda gainditzen duten guztientzat!

IZEN-EMATEA

  • ROCKET LEAGUE CHALLENGE txapelketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da HYPE Station®-en erregistratzea (dohanik da!).
  • Txapelketarako izen-emateak HYPE Station® gunean egingo dira pertsonalki irekiera ordutegiaren barruan edo gure WhatsApp zenbakiaren bitartez 674 65 84 99. Hemen emanez ere eman dezakezu izena zure bazkide zenbakia eta nickname-a ezagutzen badituzu.
  • Izena emate epea irekita egongo da plaza guztiak agortu edo txapelketa hasi arte. Plaza mugatuak dira.
  • Gainera, HYPE Station®-eko bazkide ez den lagun bat ekartzen baduzu bazkide egiteko, 50 HYPE Points oparituko dizkizuegu bakoitzari.

 

TXAPELKETAREN GARAPENA

  • Partiduen emaitzak begiraleek hartuko dituzte eta edozein unetan sailkapena kontsultatu dezakezu.
  • 16 ekipoko brackets-ak antolatuko dira, izen-emateko unean partidua noiz jolastu nahi duzun aukeratu dezakezu, erabilgarritasunaren arabera.
  • Lehenengo partiduak 3 partiduko hoberenera izango dira.
  • Finala 5 partidoko hoberenera izango da.
  • Txapelketan zehar, izen-emanda ez dauden jokalariak agian ezin izango dute HYPE STATION® gunera sartu.

ARAU ESPEZIFIKOAK

  • Kanporaketa enfrentamenduak 3 partiduko hoberenera izango dira, 2-0 sailkapen automatikoa izanik 3. partidoa jolastu gabe.
  • Finala 5 partiduko hoberenera izango da.
  • Jokalari bakoitzak nahi duen autoa eta aldaketak egin ditzake, murrizketarik gabe. 3 minutu egongo dira aldaketak aukeratzeko.
  • Jokalari guztien artean autoak eta aldaketak errepikatu ahalko dira.
  • Aukeratutako autoa ezingo da aldatu txapelketa guztian, berdina izango da.
  • Partiduak “Erakusketa partidu” moduan jolastuko dira.
  • Partidu pribatu bat sortuko da ondorengo konfigurazioarekin:

                  Jolasteko modua: Balon-rueda

                  Arena: DFH Stadium

                  Taldearen tamaina: 2v2

                  Robot-en zailtasuna: Robotik gabe

                  Mutators: Aukerak aldatu gabe, denbora barne.

AURKARIAREKIKO PORTAERA

  • Txapelketa honetako portaera adiskidetsua izango da, irabazten, galtzen eta jolasten jakin behar da. Partidua amaitzean aurkariek eskua eman eta zoriondu egin beharko dira.
  • Derrigorrezkoa da golen errepikapen guztiak aurreratzea, jokua ez gelditzeko.

SARIAK

  • HYPE Station® kristalezko dominak 3 talde hoberenentzat.

                                                    Jokatzea gustoko duzu?