Urbilek bularreko minbiziaren aurkako kanpainarekin bat egin du

Urbilek bularreko minbiziaren aurkako kanpainarekin bat egin du
2020/10/16 - 13:31

Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna urriaren 19an ospatzen da urtero. Tumore ohikoenetako bat da emakumeen artean, eta Espainian bakarrik, 33.300 emakumeri baino gehiagori eragiten die urtean, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen datu ofizialen arabera. Horregatik, oraingoan, bularreko minbiziaren aurkako kanpainan parte hartuko du Urbilek, "15 segundo" lelopean, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa oinarri hartuta.

Bere konpromisoaren erakusgarri, Urbilek urdinez tindatu ditu zentroko pantaila digitalak, webgunea, sare sozialetako profilak eta abar, eta gune berezi bat jarri du bezeroen arretarako gunean, puxika, begizta eta eskumuturreko solidarioekin, bezeroen eskura.