URBIL INKLUSIO SOZIO-LABORALA HELBURUTZAT DUEN PAUSO BERRIAK PROGRAMAREKIN

2019/11/26 - 18:25
 

Gaur Urbil merkataritza-guneak, Atzegi eta Gureak-ek 2010etik elkarrekin sortu eta kudeatzen duten Pauso Berriak Programaren baitan dagoen lan-aurreko formakuntza-taldeko bost ikasle eta hauen formatzaileetako baten bisita izan du.

Óscar Guinaldo-rentzat, orain dela ia 10 urtetatik bere jarduera okupazionala Urbilen garatzen ari dena Pauso Berriak Programaren bidez, gaur egun berezia izan da. Garbiketa eta mantentze-lanetan laguntza emanez bere ohiko lanak utzi ditu eta Pauso Berriak-eko formakuntza-taldeari harrera egiteko arduraduna izan da. Merkataritza-guneko galerian, Óscar-ek bere eginkizunak azaldu dizkie, nolakoa den bere egunerokotasuna kontatu die eta bere lankideak aurkeztu dizkie, lehenengo eskutik Urbilen bere eguneroko jardueraren errealitatea ezagutu dezaten, erronka honi aurre egin beharko baitie formakuntza fasea amaitzean, praktikak egingo dituzten enpresetan.

“Formakuntza programak pertsona bakoitzaren gaitasun eta lan-konpetentziak landu eta entrenatzen laguntzen du, baita oinarrizko gaitasun sozio-laboralak ere, enpresa ezberdinetan praktikak hasi aurretik”, azaldu die gaurko bisitan Susana Pastor-ek, Pauso Berriak-eko laguntza teknikoak, merkataritza-guneko arduradunei.

Horrela, Urbilek, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan dagoen #UrbilKonpromisoa proiektuan, gizarteratzearekin duen konpromisoa indartzen du, non kirola, gizarteratzea, kultura, Euskera eta ingurumena bezalako eremuekin jarduten duen.