BATU ZAITEZ PLANETAREN ORDURA

2020/02/27 - 19:28

Planetaren Ordua heltzear dago, World Wide Fund for Nature-k (WWF) sortu eta sustatutako jarduera mundiala. Urbilen, gure ingurune-politikaren baitan, babesten dugun kausa bat da. 

Kausa honen alde agertuz, Urbiletik ingurumena errespetatzeko eta Planeta zaintzeko dugun konpromisoaren mezu argia bidali nahi dugu. 

Planetaren Ordua martxoaren 28an, larunbata, ospatzen da, 20:30etatik 21:30etara. WWF-en ekimen honetara batzera animatzen zaituztegu, ahal den neurrian, Planetaren kontserbaziorako keinu txiki baten bidez: ”Argia itzali eta zure naturaren alde leihatu”.

Ekimen honekin Urbilek ingurumenarekin duen konpromisoa indartzen du, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan dagoen #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, non kirola, gizarteratzea, kultura eta euskera bezalako jarduteko eremuak jorratzen dituen.

Batu zaitez Planetaren Ordura. ”Argia itzali eta zure naturaren alde leihatu”.

Informazio gehiago: www.horadelplaneta.es